Amagandiko edoskitzea sustatzen duten babes-taldeek amengan duten eragina
Fecha
2021-10-05Autor
González Irastorza, Leire
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Amagandiko edoskitzea haurren garapena ahalbidetzeko modurik egokiena den arren gomendatzen diren 6 hilabeteak ez dira beti mantentzen. Osasun zerbitzuetatik edoskitzea sustatzeko ahalegin garrantzitsuak egiten dira, baina, ama askok edoskitzearen informazio kontraesankorra jasotzen dutenez, laguntza-euskarri alternatiboa baliatzen dute. Honela, babes-taldeak amen artean emandako edoskitze euskarrian zentratzen diren elkar laguntzeko guneak dira. Helburua: amagandiko edoskitzea sustatzen duten babes-taldeen laguntza-euskarriak amei eskainitako babesa deskribatu eta aztertzea. Metodologia: PIO egitura jarraitu duen berrikuspen bibliografikoa burutu da. Bilaketa, osasun zientzietan oinarrituriko datu-baseetan egin da, MeSH eta DeCS terminoak erabiliz nahiz, iragazkiak eta irizpideak aplikatuz. Emaitzak: lehenengo mailako bilaketa bibliografikoa eta snowballing teknikaren bitartez helburua erantzuten duten 17 artikulu lortu dira. Oro har, edoskitze babes-taldeak amengan eta haien edoskitzearengan duten eragina eta taldearekiko duten esperientzia onuragarriak izan dira. Gehienetan taldeen ingurunea adjektibo positiboen bidez deskribatua izan da. Taldeetan garatzen dituzten harremanak aztertzean, beste amekin, kontseilari ez-profesional eta profesionalekin dutena bereiztu dira. Antolamenduari dagokionez, talde mota eta kokaleku desberdinak eta hauek promozionatzeko hainbat modu daude; osasun-sistemarekin duten uztartzean autoreek iritzi kontraesankorra agertzen dute. Presentzialak nahiz online diren taldeek rol garrantzitsua dute amen arteko elkarrekintzan, halere, informazioaren zehaztasun-maila desberdina izan da eta amen kulturari nahiz etniari dagokion laguntza-euskarria emateko zailtasunak aurkitu dira. Eztabaida: taldeetan amen artean sortzen diren loturengatik, besteekiko erantzukizun afektiboa garatzen dutela ikusi da. Osasun-sistemak eta taldeek edoskitzea bultzatzeko helburu amankomuna duten arren, haien arteko uztartzean desadostasunekin topo egin da. Laguntza-taldeak amen artean adiskidetasun eta konfiantza erlazioak sortzeko guneak diren arren, amen etniari egokitzen den laguntza-euskarria ahalbidetzeko zailtasunak aurkitu dira. Ondorioak: babes-taldeak amengan eta haien edoskitzearengan duten eragina onuragarria da eta hainbat zerbitzu eta baliabide eskaintzen dituztenez betekizun garrantzitsua dute amen arteko konexioen bilakaeran.