Menopausia pairatzen eta pairatuko duten emakumeentzako bizi-kalitatea eta ongizatea sustatzeko osasun-hezkuntza programa
Fecha
2021-10-05Autor
Oyarbide Ormazabal, Dorleta
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Menopausia zahartzearen prozesu fisiologikoan emakumeak duen ugaltzeko ahalmenaren amaiera adierazten duen prozesua da. Osasun-egoera honek sor ditzakeen arazoak emakumeen ehuneko handi batek pairatu ditzake. Osasun-hezkuntza emanez ongizatea eta bizi-kalitatea sustatu daitezkeenez, emakumeei zuzendutako osasun-hezkuntza programa proposatzen da.
Helburua: premenopausian eta perimenopausian dauden emakumeentzako, eta menopausia pairatzen duten emakumeentzako bizi-kalitatea eta ongizatea sustatzeko osasun-hezkuntza programa diseinatzea.
Metodologia: proiektua gauzatzeko gaiaren inguruko bilaketa bilbiografiko sistematizatua egin da metabilatzaile eta datu-base desberdinetan. Horrez gain, web-orri ofizialak erabili dira osasun-hezkuntza garatzeko.
Plangintza: proiektu honen helburu pedagokikoa perimenopausian eta premenopausian dauden emakumeek, eta menopausia pairatzen duten emakumeek bizi-kalitatea hobetzeko eta ongizatea lortzeko behar dituzten jarrerak, ezagutzak eta gaitasunak bereganatzea da. Hori horrela izanik, 3 asteko iraupena izango duen proiektua diseinatu da: sei saioz osatuta egongo da, sei gai desberdin landuko dira eta diziplina anitzetako osasun-agenteek hartuko dute parte.
Ekarpen pertsonala: osasun-heziketa honekin bizi-kalitatea eta ongizatea sustatu nahi dira. Gaiaren inguruko informazioa eman nahi da alderdi biopsikosozialak landuz. Hori horrela izanik, osasun-hezkuntzak osasun-sistemari ekarpen positiboa egin diezaiokeela ikusi da.
Hitz gakoak: premenopausia, perimenopausia, menopausia, osasun-hezkuntza, osasuna sustatzea, bizi-kalitatea.