Uretako erditzeak jaioberriaren osasunarengan duen eragina
Fecha
2021-10-05Autor
Imaz González, Alaitz
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Azkeneko hamarkadetan geroz eta emakume gehiagok eskatzen dute
erditzearen fisiologia errespetatzeko. Hau dela eta, gaur egungo helburua erditzeko zainketak humanizatzea, emakumea berauen ardatz izatea eta erabakiak hartzerako orduan emakumearen parte hartzea sustatzea dira. Horrek, osasun sistemak hidroterapia bezalako metodo alternatiboak eskain ditzan eragin du. Hidroterapia ura
eragile terapeutiko gisa erabiltzean datza, adibidez, ur murgilketak. Hauen erabilera erditzearen dilatazio fasean oso onartua dago, emakumearentzat dituen onura anitzak direla eta. Bestalde, bigarren faseko urperaldiak, hots, uretako erditzeak, eztabaida handia sortzen du.