Karbohidratuetan baxuak diren dieten eta aldizkako baraualdiaren eraginkortasuna 2. motako diabetesaren kontrolean
Laburpena
Diabetes Mellitus 2 gaur egun munduan prebalentzia handia duen gaixotasuna da, osasun arazo larria suposatuz. Azken 3 hamarkadetan laukoiztu egin dira DM2 pairatzen
duten pertsonak eta aurreikusten da 2030-rako munduko heriotzen 7º kausa izango dela. Patologia honen kontrola hobetzeko eta epe luzerako konplikazioak prebenitzeko, garrantzitsua da diabeteserako autozainketen ezagutzak bereganatzea, hauen artean dieta. DM-rako aproposa den tratamendu nutrizional baten ezarpena ezibestekoa izango da pertsona hauen bizi kalitatea hobetzeko eta gaixotasuna kontrolpean mantentzeko.
Horregatik, diabetes mota 2 duten helduen gluzemia maila (HbA1c) eta pisu galera (GMI) hobetzeko 2 interbentzio dietetikoen eraginkortasuna aztertu zen: karbohidratuetan baxuak diren dietak edo dieta zetogenikoa eta aldizkako baraualdia.