Tratu txarrak adinekoengan: detekzio tresnen analisia
Fecha
2021-10-15Autor
Cornes Fernández, Maider
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Marko kontzeptuala eta justifikazioa: Mendebaldeko gizarteak, adinekoenganako tratu txarrak ikertu beharreko eta konpondu beharreko arazo sozial garrantzitsutzat hartzen hasi dira. Adinekoek jasaten dituzten tratu txarrek heriotza, erikortasuna, bizi kalitatearen kaltetzea eta baliabide pertsonalen, osasunen eta sozialen kontsumoaren igoera dituzte ondoriotzat. Osasun zerbitzuen eginkizuna, beraz, oso garrantzitsua da, baita osasun profesionalek arazo honi buruz duten ezagutza ere. Detektatzeko eta prebenitzeko tresnen erabilera fenomeno horri aurre egiteko lehen tresna da, batez ere tratu txar posibleak hautemateko orduan.
Helburua: Adineko pertsonek jasaten dituzten tratu txarrak hautemateko erabiltzen diren tresna ezberdinen erabilgarritasuna aztertzea.
Metodologia: Helburuari erantzuteko artikuluak Medline (Ovid), CINAHL, Cuiden, EMBASE eta PsycINFO datu baseetan eta, Cochrane ebidentzian oinarritutako erakundea kontsultatuz eta eskuzko bilaketaren bidez lortu dira. Guztira, 16 tresna ezberdin aztertzen dituzten 21 artikulu erabili dira.
Emaitzak: Adineko tratu txarrak detektatzeko erabiltzen diren tresnen erabilera aztertzeko helburuarekin, hautatutako 16 tresnen analisi kualitatiboa eta psikometrikoa burutu da. Analisi kualitatiboari dagokionez, tresnak zainketa jasotzaileari zuzendutakoak eta zaintzaileari zuzendutako tresnetan sailkatu egin dira azterketa burutzeko. Ondoren, ebaluatzen duten tratu txar mota eta horretarako erabiltzen dituzten itemak aztertu eta alderatu egin dira. Bestalde, analisi psikometrikoaren kasuan, artikuluek ematen dituzten datuen arabera fidagarritasuna, barne-konsistentzia, behatzailearen barne-fidagarritasuna eta sentsibilitatea eta espezifikotasuna aztertu eta alderatu dira.
Ondorioak: Tresnen analisia burutu ostean, beraien artean desberdintasun handiak daudela ikusi da. Praktika orokorrean erabiliko den tresna aukeratzea zaila da, aurkitzen garen ingurunearen eta testuinguruaren araberakoa baita, halere, berrikuspen honetan adinekoengan tratu txarrak antzemateko gomendagarrien iruditzen zaigun tresna E-IOA Appendix B eskala da. Aitzitik, azterketa psikometriko osoago baten etorkizuneko azterketak egin beharko liratekeela ondorioztatzen da.