Donostiako Ospitale Unibertsitarioko larrialdi zerbitzuen azterketa. Erabiltzaile mota, arrisku faktoreak eta ondorio kaltegarriak
Ikusi/ Ireki
Data
2021-11-19Egilea
Etxeberria Iribar, Ainhoa
Laburpena
[EUS] Helburua: 2017. urteko Donostiako Ospitale Unibertsitarioko larrialdi zerbitzuen azterketa egitea, erabilera, paziente mota eta ondorio kaltegarriak ikertuz hobekuntza alderdiak identifikatzeko.
Metodoa: 2017 urteko datu basea anonimizatuta eskuratu zen eta IBM SPSS programa estatistikoaren bidez egin ziren analisi estatistikoak.
Emaitzak: larrialdi zerbitzuen erabilera orokorrak gora egin du; gehienak zuzenean ospitalean eta lehentasunik ez duten gertakari asko artatzen direlarik. Pazienteak orokorrean gazteak dira, %30ak urte berean behin baino gehiagotan bisitatu ditu larrialdiak baina hala ere, ohiko erabiltzaileek larrialdi kasuen %5a soilik osatzen dute Eragin kaltegarriak jasateko arrisku faktore kontsidera daitezke, adina, ohiko erabiltzailea eta paziente pluripatologiko izatea.
Ondorioa: Osasun zerbitzu ezberdinen eskuragarritasunak eragin handia larrialdi zerbitzuen erabileran. Arrisku taldearen definizio estandar bat behar da ondorio kaltegarriak murriztea errazagoa izan dadin. Erabileraren hobekuntza lortzeko orain arte hainbeste landu ez diren erabiltzaile puntualetan oinarrituriko protokoloak, populazioaren osasun edukazioa eta alternatiben jakitun izatea bultzatzea interesgarria litzateke.