Terapia fotodinamikoaren eraginkortasuna Bowen-en gaixotasunean.2009tik 2017ra egindako atzera begirako azterketa
Fecha
2021-11-19Autor
Artiñano Mendizabal, Leire
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EUS] Sarrera: Bowen-en gaixotasuna (BG) in situ kartzinoma epidermoideak jasotzen duen termino klinikoa da eta kartzinoma epidermoide inbaditzailea bihurtzeko ahalmena dauka. BGean terapia fotodinamikoa (TFD) onartuta dagoen prozedura terapeutikoa da, baina argitaratutako bibliografia heterogeneoa izanda, desadostasunak daude TFDaren eraginkortasun-mailari dagokionez.
Helburua: Ikerketa honen helburu nagusia 2009tik 2017ra Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko (GUO) ohiko praktika klinikoan, TFDak BGen tratamenduan izandako eraginkortasunari buruzko atzera begirako behaketa bidezko ikerketaren emaitzen deskribapena egitea izan da, gaixotasunik gabeko biziraupen metatua aztertuz.
Material eta metodoak: Ikerketa 2009ko urritik 2017ko abendura TFDarekin tratatutako BGek azaldutako erantzunean oinarritu da. Horretarako, TFDaren osteko hurrengo hilabeteetan erantzun terapeutikoa ebaluatu da. TFDaren eraginkortasunean zerikusia izan dezaketen faktoreak aztertzeko zehaztu diren aldagai nagusiak lesioaren lokalizazioa, tamaina eta jasotako sesio kopurua izan dira. TFDaren eraginkortasuna gaixotasunik gabeko biziraupen metatuarekin definitu da, Kaplan-Meier metodoarekin kalkulatu dena. Gainera, zehaztutako aldagaiek biziraupenean duten eragina aztertzeko log-rank test-a erabili da.
Emaitzak: Guztira 140 pazienteen 190 BG bildu ziren ikerketan. Pazienteen % 60 emakumezkoak izan ziren eta pazienteen batez besteko adina 76,62±9,75 urtekoa. Lesioen lokalizazio ohikoena beheko gorputz-adarrak izan ziren. Jarraipen-denboraren mediana 1,44 urtekoa izan zen (0,00-7,97 urteko tartean). Gaixotasunik gabeko biziraupen metatua 6 hilabetera % 96,3koa, urte batera % 95,5ekoa eta 2 urtera % 85,3koa izan zen. Lesio guztien % 10ek errezidiba izan zuten. Errezidiba-tasa altuagoekin gehien inplikatutako aldagaiei dagokionez, lesioaren tamaina > 20 mm-koa izatea (p=0,102) eta TFDaren sesio 1 jaso izana (p=0,155) klinikoki adierazgarriak izan ziren. Bestalde, lesioaren lokalizazioak ez zuen gaixotasunik gabeko biziraupen metatuan eragin (p=0,148).
Ondorioak: GUOaren praktika klinikoan TFDak BGen tratamenduan eraginkortasun-maila altuak lortu ditu, lehen aukerako tratamendua dela bermatuz.