Urdaileko minbizia. Kirurgia aurreko kimioterapiaren eragina urdaileko minbizian
Ikusi/ Ireki
Data
2021-11-19Egilea
Urizar Ojanguren, Ane
Laburpena
[EUS] Urdaileko minbizia prebalentea ez ezik, hilkortasun tasa altuko neoplasia da. Kasu gehienetan diagnostikoa egin orduko, jada lokalki aurreratutzat sailkatu ohi da, hots, tratamendu kirurgiko esklusiboa ez da nahikoa izaten. MAGIC ikerketak ordea, aurrerapausoa suposatu zuen neoadjubantzia kimioterapikoa proposatuz lokalki aurreratuak diren tumoreengan. Harira, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean 2010-2014 urte bitartean MAGIC eskema jarraituz trataturiko urdaileko minbizien ikerketa erretrospektiboa, kasu eta kontrol motatakoa, burutu da emaitza estatistikoki esanguratsuak lortuz.