Immunoterapiaren eragin potentzialak bularreko minbizian
Abstract
Gaur egun bularreko minbizia minbizien artean emakumeetan lehen heriotza kausa suposatzen du. Gaixotasunaren kasuek gora egin dute XX. mendeko erdialdetik herrialde garatu eta garapen bidean daudenetan. Hala ere, ezagunak diren tratamendu endokrino eta kimioterapikoei esker heriotzek behera egin dute. Gaixotasunaren fisiopatologia guztiz ezaguna ez izan arren, zenbait hartzaileen presentziaren arabera azpimota ezberdinetan sailkatu daiteke. Bularreko minbiziaren aurkako tratamendu ohikoen eragin desiragaitzak saihesteko asmoz eta immunitate-sistemaren parte hartzea garrantzitsua dela jakinda, immunoterapia tratamendu ezberdinak proposatzen ari dira. Horien artean, bi tratamendu lerro gailenduko dira lanean; peptido eta zelulez osatutako txertoak eta antigorputz monoklonalak barne. Horrela, immunoterapia tratamendu hauen eraginkortasuna entseguetan dago hauen erabilgarritasuna bermatzeko.