Kardiopatia iskemikoa eta sexua. Jakintzaren eragina.
Ikusi/ Ireki
Data
2021-12-21Egilea
Urruzola Oianguren, Beñat
Laburpena
[EU]Sarrera: Gaixotasun kardiobaskularrak lehen heriotza zergatia dira herrialde garatuetan, eta sindrome koronario akutuak (SKA) dira horren eragile nagusia. Emakumeek adin aurreratuagoetan jasaten dute eta hipertentsio arterial gehiago izaten dute. Sintoma atipikoagoak eta diagnostikoan atzerapena aurkezten dituzte, eta hilkortasuna handiagoa da.
Helburuak: Lan honetan gizonezkoekin alderatuta kardiopatia iskemikoaren aurrean emakumeen jarrera edo jakintzak hilkortasun, morbilitate eta arreta-denbora handiagoarekin lotura izan dezakeen aztertu nahi izan dugu.
Metodologia: Lana bi ataletan antolatu da. Alde batetik, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ZIU-ko 2016ko Bihotzez datu-basea aztertu da. Bestetik, 60 urtetik gorako pertsonek gaixotasunaz duten jarrera eta jakintza baloratzeko sortutako inkesta erabili dugu.
Emaitzak: Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ZIU-ko 2016ko Bihotzez datu-basean 228 pazienteren datuak zeuden bilduta, 64 emakumezko eta 164 gizonezko. Emakumeen hilkortasuna % 17,2koa da, eta gizonezkoena aldiz, % 6,7 (p=0,016). Gizonezkoen adina 60,92 urtekoa da batezbeste eta emakumezkoena 76,30ekoa (p=0,00). Sintometatik larrialdietara iritsi arteko denbora emakumeen kasuan 52 minutukoa da eta gizonezkoetan 35 minutukoa (p=0,01). Tratamenduan ez dago sexuaren araberako desberdintasunik. Jarrera eta jakintza baloratzeko sortutako inkestan 535 erantzun izan ditugu, 281 emakumezkoenak eta 254 gizonezkoenak. Ez dugu sintomen identifikazioan, kardiopatia iskemikoaren aurreko jarreran, kezkan edo jakintzan sexuaren eta adinaren araberako desberdintasunik aurkitu.
Ondorioak: Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ZIU-ko Bihotzez datu-basean kardiopatia iskemikoa duten emakumeek hilkortasun zein adin handiagoa dute. Sintomekin hasten direnetik larrialdietara iristeko emakumezkoek gizonezkoek baino 17 minutu gehiago behar dituzte. Ez dugu tratamenduan sexuaren araberako desberdintasunik ikusi. Inkestako datuetan ez dugu sexuaren eta adinaren araberako jarrera zein jakintza desberdintasunik ikusi.