Medikuntzaz haratago, pazienteen hitza osasungintzaren zimendu
Fecha
2021-12-22Autor
Gómez Berasategui, Lorea
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EUS] Azken urteotan pazienteen gogobetetasuna ardatz garrantzitsu bihurtu da osasun arloan, osasun arretaren kalitatea neurtzeko tresna baliagarri bat bihurtuz. Osasun sistemarekiko pazienteak izan ditzakeen desadostasunak eta antzematen dituen urritasunak aztertzeko tresna ez ezik, hobetu beharreko eremuak zeintzuk diren aztertzeko aukera ematen du.
Helburuak: Lan honen helburu nagusia Donostia Unibertsitate Ospitalean Traumatologia eta Ortopediako zerbitzuan ingresatuta zeuden pazienteen gogobetetasun maila neurtzea zen. Hala ere, 2020 urtearekin batera azaleratu zen Covid19ko larrialdi egoera medikoagatik, ezin izan zen lan hau burutu eta hortaz, pazienteen gogobetetasuna neurtzeko erabiltzen diren instrumentu ezberdinen bilaketa bibliografiko bat egitea izan da lan honen behin betiko helburua.
Metodoak: Medikuntza alorreko datuak barne-biltzen dituzten datu baseetan bilaketa bibliografikoa gauzatu da, azken 20 urtetako denbora-muga ezarriz. Lehen irakurketa egin ondoren, gure helburuarekin bat ez zetozen artikuluak baztertu ziren. Guztira 7 artikulu aukeratu eta zazpi galdetegi aztertu ziren, haien alde onak eta alde txarrak alderatuz.
Emaitzak: Osakidetzak garatutako “Akutuen ospitalizazioari buruzko inkesta” egokitzat jo zen Donostia Ospitaleko pazienteen gogobetetasun maila aztertzeko.
Eztabaida: Gogobetetasun inkesten inguruan kritika ugari agertzen dira; pazienteek jasotzen duten arretaren balorazioa subjektiboa izanik, “arreta on”-tzat duten ideiaren arabera haiek emandako balorazioa desberdina izango da. Osakidetzak egindako azken balantzeen arabera (2019), euskal biztanleen %93ak osasun publikoak ongi edo oso ongi funtzionatzen duela uste du, eta %67ak Euskadin eskaintzen diren zerbitzuak Estatuko gainerako lekuetan eskaintzen direnak baino hobeak direla uste du ere. Hobetzeko arloak bestalde, itxaron-zerrendak eta euskararen erabilera dira. Bestetik, pazienteek ondoen balioesten dituzten alderdien artean, Osakidetzan lan egiten dutenen profesionaltasuna, tratuaren gizatasuna eta instalazioak daude eta ondoen balioesten dituzten zerbitzuen artean dago lehen mailako arreta.