Mesotelioma Peritoneal Multikistiko Onberaren Berrikusketa eta Kasu Aurkezpena
Date
2021-12-22Author
Astiazaran Aleman, Garazi
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU]Mesotelioma Peritoneal Multikistiko Onbera oso patologia ezohikoa da, batez ere ugalkortasun aroko emakumeetan agertzen dena eta pronostiko ona duena. Mesotelioma gaiztoa ez bezala, ez da asbestoarekin erlazionatzen baina bere etiopatogenia ez dago argi oraindik. Zenbait tratamentu mota probatu izan badira ere, gaur egun ez dago aukerako tratamendurik.
Donostiako Unibertsitate Ospitalean MMPO duen 31 urteko emakume bat artatu zen duela gutxi. Diagnostikoa lesioaren biopsien azterketa anatomopatologikoaren bidez egin zen eta pazientea zitoerredukzio kirurgia eta HIPEC bidez tratatu zen. Hiru hiletara egindako OTan birgaixotze bat ikusi zen eta tratatzeko egindako ebakuntzako aurkikuntzengatik asmo terapeutikoa alde batera utzi behar izan zen jarraipena egitea erabaki zelarik. Gaur egun pazienteak ez du sintomarik.
Lan honen xedea patologia ezohiko honi buruz gaur arte argitaratutako informazioa biltzea da, praktika klinikoan diagnostiko eta tratamendu erabakian laguntzeko. Horretan laguntzeko Donostia UOan izandako kasuaren berezitasunak azaldu dira.