Bakterioengatiko gaixotasun inbaditzailea. Desagerpenerako bidean?
Fecha
2022-01-10Autor
Muñoa Peran, María
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EU]Bakterioengatiko gaixotasun inbaditzailea deritzo odol edo eta likido zefalorrakideoan mikroorganismo bat isolatzeari.
Azken hamarkadetan antibiotikoen garapenaren ondorioz bakterioengatiko gaixotasun inbaditzailearen pronostikoan hobekuntza bat eman den arren, ezin dira gutxietsi eritasunak utzitako ondorioak eta hilkortasun tasa. Beraz, susmo klinikoa, diagnostiko azkarra, adinaren araberako susmo etiologikoa eta tratamenduaren ezarpen azkarra ezinbestekoak dira, ondorioak gutxitzeko gakoa izanik. Ondorioz, bakterioengatiko gaixotasun inbaditzailea gaixotasun infekziosoen artean erronka nagusienetakoa bihurtu da. // // Osasun publikorako arazo larria izaten jarraitzen du mundu mailan eta txertaketa sistematikoa ezarri ezean agerraldi epidemikoak ematen dira periodikoki. Azken hamarkadetan txertaketa egutegietan eman diren aldaketek infekzio hau eragiten duten agenteen aldaketa nabaria eragin dute. B motako Haemophilus influenzaren, C motako meningokokoaren eta neumokokoaren aurkako txertaketa sistematikoek gaixotasunaren intzidentzia nabarmen gutxitu dute, gehien bat helduen gaixotasuna izatea eraginez.