Kirurgiaren konplikazioen eragina urdaileko minbiziaren pronostikoan: Biziraupen globalaren aldagai anitzeko analisia ikerketa erretrospektibo unizentrikoan
Ikusi/ Ireki
Data
2022-01-11Egilea
Zallo Gómez, Leire Miren
Laburpena
[EU]Helburua: Ikerketa hau gastrektomia osteko konplikazioek biziraupen globalean duten eragina aztertzeko helburuarekin egin da. // Metodoak: Ikerketa erretrospektibo honetan 200 paziente sartu dira, zeintzuei Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean (EEGurutzeta ESI) 2010eko urtarriletik 2014ko abendura bitartean urdaileko minbiziaren diagnostikoa izanik, asmo sendagarriko gastrektomia burutu zitzaien. Konplikazioen larritasuna sailkatzeko Clavien Dindo sailkapena erabili da, eta horren araberako konplikazioen analisi deskriptibo bat egin da. Biziraupenean zein aldagaik eragiten duten ikusteko, aldagai-anitzeko azterketa egin da. // Emaitzak: Ebakuntza osteko konplikazioen tasa % 47.5ekoa izan zen, konplikazio arinen (CV II) eta moderatu-larrien (CV III eta IV) intzidentzia tasak % 24.5 eta % 22.5 izanik, hurrenez hurren. Ebakuntza osteko lehen 120 egunetako konplikazioen ondoriozko hilkortasun tasa % 3.4koa izan zen, 120 egunen ostekoa % 0.5ekoa izan zen bitartean. Biziraupen globalaren aldagai anitzeko analisian ikusi da konplikazioek hilkortasunaren gain inpaktua sortu zutela, baina batez ere, konplikazio horiek CV II edo II baino handiagoak zirenean (HR 1.61 [1.09; 2.42], p=0.018) eta konplikazio medikoak zirenean (HR 1.89 [1.20; 2.96], p=0.006). //
Ondorioak: Urdaileko minbizia tratatzeko gastrektomiak morbilitate tasa altua du eta ebakuntza osteko konplikazioek modu zuzenean eragiten dute hilkortasunean. [ES]Objetivo: Evaluar el impacto de las complicaciones postoperatorias de la gastrectomía en la supervivencia global. // Métodos: Estudio retrospectivo que incluye a 200 pacientes con cáncer gástrico, los cuales fueron sometidos a gastrectomía curativa en el Hospital Universitario de Cruces desde enero de 2010 hasta diciembre de 2014. La gravedad de las complicaciones se ha calificado de acuerdo con la clasificación de Clavien Dindo. Se ha realizado un análisis descriptivo de las complicaciones postoperatorias, y un análisis multivariante para estudiar qué variables causan impacto en la supervivencia. //
Resultados: La tasa de las complicaciones postoperatorias fue de 47.5 %, con una incidencia de complicaciones menores (CV II) y complicaciones mayores (CV III y IV) de 24.5 % y 22.5 %, respectivamente. La mortalidad en los 4 primeros meses fue de 3.4 %, mientras que posteriormente fue de 0.5 %. En el análisis multivariante de la supervivencia global se observó que las complicaciones influyeron en la mortalidad, pero sobre todo cuando fueron complicaciones CV II o mayores de II (HR 1.61 [1.09; 2.42], p=0.018) y complicaciones médicas (HR 1.89 [1.20; 2.96], p=0.006). //
Conclusiones: La gastrectomía tiene una tasa de morbilidad elevada, y las complicaciones postoperatorias influyen directamente en la supervivencia global por cáncer. [EN]Background: Evaluation of the impact of complications after gastrectomy on overall survival. // Methods: Retrospective study which includes 200 patients with gastric cancer undergoing curative gastrectomy at the University Hospital of Cruces from January 2010 to December 2014. The severity of complications has been graded in accordance with the Clavien-Dindo classification and a descriptive analysis of complications has been made based on it. A multivariate analysis has been done to identify which variables have an impact on overall survival. // Results: Postoperative complication rate was 47.5 %, with an incidence of minor complications (CV II) and major complications (CV III-V) of 24.5 % and 22.5 %, respectively. Mortality in the first 4 months was 3.4 %, while after that period was 0.5 %. Multivariate analysis of overall survival found that postoperative complications influenced mortality, but especially when complications were CV II or higher (HR 1.61 [1.09; 2.42], p=0.018) and medical complications (HR 1.89 [1.20; 2.96], p=0.006). // Conclusions: Gastrectomy has a high morbidity rate, and postoperative complications directly influence cancer related overall survival.