Psikologo forentsearen aditu txostena: Gusaro Alienazio Sindromea ezbaian
Laburpena
[EU] Lan honek helburu argia dauka, Guraso Alienazio Sindromea (GAS) zer den aztertzea, horren inguruan profesionalek emandako iritziei erreparatzea eta problematika horren inguruan sortu diren ildo ideologikoak konparatzea. GASa gaur egun epaitegietan etengabe erabili ohi den argudioa da. Haatik, epaitegietan erabiltzen den argudioa bat izanik ere, frogatuta dago GASak ez duela oinarri zientifikorik. Honen inguruan emandako epaiak psikologo perituaren txostenei erreparatuz eman dira, beraz, lanaren hasieran txostenak egiteko betebeharra duen psikologo peritua nor den aztertu dut, beronek jarraitu beharreko printzipioei erreparatuz. Alabaina, aipagarria da lana ikuspegi hirukoitz batetik egin dudala; izan ere, legeari, jurisprudentziari eta doktrina zientifikoari erreparatu diet. Ondoren, esan bezala, GASaren inguruko eztabaida ideologikoen nondik norakoak aztertu ditut. Behin hori aztertuta, GASaren erregulazioa zuzenbide konparatuan zein den aztertu dut eta, azkenik, nazioarteko Auzitegiek zein Espainiako Auzitegiek GASaren inguruan emandako epaiak erreparatu ditut, horietako bakoitzean psikologo perituaren lana zein izan den aztertuz.