Hegazkin bidaiarien eskubideak 261/2004 Erregelamenduaren ikuspegitik
View/ Open
Date
2022-02-02Author
Uranga Loyola, Olatz
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen bitartez hegazkin-bidaiariek 261/2004 Erregelamenduaren arabera dituzten eskubideak aztertu nahi izan dira, eta baita Erregelamendu horren oinarrian sortu daitezkeen nazioarteko gatazketan, nazioarteko judiziozko eskuduntza eta ezargarri den legea nola zehaztu behar diren. Era berean, 2020. urtean milaka hegaldiren bertan behera uztea suposatu duen Covid-19aren pandemiak aireko garraioaren sektorean eta bidaiariengan izan dituen ondorio larriak ikusirik, pandemiak hegazkin bidaiarien eskubideetan izan duen eragina ere lan honen aztergaia izan da.
Aipatutako gaien inguruko azterketa sakon bat egin ondoren, 261/2004 Erregelamenduak aurretiaz indarrean zegoen 295/1991 Erregelamenduarekin alderatuz, hegazkin bidaiariei babes maila altuagoa eskaintzen diela ondorioztatu badaiteke ere, lanean agerian gelditzen da hamabost urte baino gehiagoz indarrean daramatzan Erregelamendua erreformatu beharra dagoela. Izan ere, 261/2004 Erregelamenduaren helburu nagusia bidaiariei babes maila altua ematea izanik, beharrezkoa dirudi Erregelamenduak jasotzen ez dituen zenbait elementu arautzea eta Erregelamenduaren hutsuneak betetzeko azken urteetako Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentzia batzen duen testu eguneratu bat izatea. Azkenik, Covid-19ak eragindako pandemiak agerian utzi du 261/2004 Erregelamenduak hegazkin bidaiariei hainbat eskubide aurrezagutzen badizkie ere, errealitatean ez dela batere erraza bidaiariek Erregelamenduak eskaintzen dien babesa lortzea.