Nekazaritza Politika Bateratuaren eragina EAEko nekazaritzan: gazteen ezarreraren kasua
Laburpena
Lan hau Nekazaritza Politika Bateratuak Euskal Autonomia Erkidegoko belaunaldi erreleboan eta gazteen ezarreran izan duen eraginaren azterketa bat da. Azterketa hau egiteko, lehenik, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren gaur egungo egoera aztertu egin da; bigarrenik, Nekazaritza Politika Bateratua eta honen aplikazioa Euskal Autonomia Erkidegoan ikusi egin da; jarraitzeko, politika honen aplikazioa gazteen ezarreran izan duen eragina ikertu da; eta amaitzeko, hurrengo erreforma eta honek ekar ditzakeen aldaketak aztertu dira. Izan ere, lehen sektorean errelebo-falta egotea, Europa osoan zabaltzen den arazo bat da, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoan ere. Horrela, Nekazaritza Politika Bateratuak eragin erabakigarria du lehenengo sektorearen belaunaldi-erreleboan. Baina honek gaur egunera arte ezarritako neurriak, ez dute balio izan belaunaldi-erreleboa bultzatzeko, baizik eta kontrako efektua izan dute. Politika honen neurriak aplikatzen hasi zirenetik, gazteen buruzagitzaren portzentaia murriztu da azken urteetara arte, non nabaritu den ustiapeneko buru diren gazteen igoera bat.