Lehen Hezkuntzan Interneten erabilera arduratsua lantzeko formazio-ekintza
Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria 108 : 5-26 (2019)
Laburpena
[EUS] Egun, Internet eta online egotearen beharra bizitzaren parte dira. Ondorioz, gaitasun digitala gero eta garrantzitsuagoa da eta sarearen erabilera segurua bermatzen duten estrategiak garatzea gizarte digitalaren erronka nagusia. Horregatik, azken hamarkadetan teknologia hezkuntza-esparruan txertatzeko zenbait IKT-politika, programa eta lege definitu dira. Hala ere, oraindik, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumetik kanpo daude DIGCOMP markoak segurtasun-arloan ezartzen dituen gaitasunen bat edo beste. Gabezia hori konpentsatu nahian, lanak jasotzen du Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleekin Interneten erabilera arduratsua lantzeko formazio-ekintzaren diseinua eta balorazioa. Emaitzak positiboak izan dira eta azpimarratzen dute funtsezkoa dela hezkuntza-eremuan Interneten erabilera seguruari buruz hausnartzea, txikitatik eta modu aktiboan. [EN] Currently, Internet and the need for online presence are part of life. Digital competence therefore is becoming increasingly important and that is why developing strategies to ensure the safe use of the network is the main challenge of digital society. For this reason, ICT policies, programs and laws have been defined over the last decades to incorporate technology in education. However, the Basque Country´s Basic Education curriculum doesn´t aim some capacities that DIGCOMP framework establishes about security. To offset this disadvantage, the work includes the design and evaluation of a formative action for responsible use of the Internet in Primary Education 4th, 5th and 6th grades. The results have been positive and have proved the need to work on digital education in a participatory way.