Abiadura handiko trenak Espainiako garraio sektorearen trantsizio ekologikoari eginte dion ekarpena: bizi-zikloaren analisiaren ikuspegia.
Fecha
2021-12-17Autor
Kortazar Gartzia, Andoni
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Tesi honek Bizi Zikloaren Azterketaren (LCA) metodologia aplikatu du ezaugarri desberdinak dituzten bi AHT proiektuetan (Espainiako AVE sarea eta Euskal Y-a Euskadin), haien bizitza baliagarri osoan zehar, berotegi-efektuko gasen eta atmosferara egindako beste substantzia batzuen isuriei eta energia-kontsumoari dagokien ingurumen-zamak aztertzeko. AVE sareak eta Euskal Y-ak klima-aldaketa arintzeko eta energiarekiko mendekotasuna murrizteko duten gaitasuna ez da nahikoa egungo ingurumen-krisi globalaren testuinguruan, eta horrek BEG isuriak nabarmen murriztea eskatzen du. Klima-larrialdiaren egungo testuinguruan, abiadura handiko garraio-azpiegituran inbertitzeko erabakiak aukera bakoitza kasuz kasu aztertzetik etorri behar dira, eta eskari nahikoa bermatzen dutenak baino ez dira egin behar; hori bai, eskari hori beste modu kutsatzaileagoetatik AHTra mugitzetik etorri behar da, eta ez eskari berria sortzetik. Baldintza horiek betetzen ez dituzten proiektuek ez dute hobekuntzarik ekarriko CO2eq eta energia-kontsumoari dagokienez; aitzitik, egoera okertuko dute eta nazioarteko akordioak betetzea eragotziko dute.