Fiskaltza instrukzio lanetan, oraindik argitu gabeko eztabaida
Laburpena
[EUS] Lan honetan azaltzen da nola dagoen araututa Ministeritza Fiskalaren erakundea gaur egun Espainiako Estatuan. Era berean, erakunde honen inguruan sortu diren eztabaida desberdinak landuko dira, hala nola, MF izatea zigor instrukzioaren zuzendaria, adingabeen jurisdikzioan gertatzen den moduan. Horrez gain, orain arte proposatu diren baina arrakasta izan ez duten aurreproiektu eta erreformak aztertuko dira. Azkenik, MFk zigor instrukzioa eramatearen abantailak eta desabantailak zeintzuk diren argudiatuko dira, kontuan izanda zein den doktrinaren iritzia ere.