Frankismoaren 60. hamarkadan gertatu ziren genero aldaketak, filmen analisiaren bidez
Fecha
2022-03-01Autor
Urueña Yugueros, Nagore
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EU]Proiektu hau, Frankismo garaian kokatzen da, 1960 eta 1973 urte artean. Zehazki, adierazitako urte hauetan, eta elizaren sostenguaren bitartez, inplementatu/martxan jarri ziren politika edota legeen bidez eragin ziren gizarte aldaketetan. Gainera, urte hauetan, jendartean, jarduteko modu “egokiak” eta “ez egokiak” kontrolatzeko modu informalagoak ere nagusituz joan ziren.__ Testuinguru horretan inposatu ziren gizarte ereduen artean, erdigunean egongo den erakundea, familia izango da, izan ere, erregimenaren helburu nagusia, familia patriarkal tradizionalera bueltatzea izango da. Pilar Pacualek, 2018. urtean, honela definitu egiten zuen familia eredu hau: “Familia patriarkal tradizionala bere kideen genero-rolen banaketa markatuak definitzen du, non aitaren beharrak lehenesten diren eta amarenak ezkutatzen diren, horiek ez ezagutzeraino”. __ Familia eredu patriarkal tradizionalera bueltatzeko erregimenak egindako eginkizun baten adibidea, 1938ko martxoaren 2an Dibortzioa eta banantzearen legearen indargabetzearekin izan zen, honetan nabarian geratzen baita aipatutako familia eredu horretara bueltatzeko ahalegina. __ Lan honetan desarrollismoa bezala ezagutzen den garaian zentratuko naiz, generoaren eta familiaren gaineko aldaketa nabari eta esanguratsuak ikusten hasi zireneko garaia edo aldia izan zelako, eta tradizioa modernitatearekin uztartzeko behar instituzionala (frankismoarena) garatu zelako, berau, nola kudeatu zen eta nola martxan jarri zen ikustea interesatzen zait. __ Desallismoaren urte horiek, besteak beste, migrazioak markatu egin zituen. Izan ere, prozesu migratzaileak, barnekoak zein kanpokoak, familiaren gainean, hauen eguneroko bizitzan, hauen pentsamenduetan… aldaketa garrantzitsuak eragin zituen fenomeno bat izan zen. __ Populazioaren mugimenduak aspalditik eman ziren arren, desarrollismoaren testuinguruan, berak, ezaugarri berezkoak ditu, frankismoaren biraketa diskurtsiboarekin harremana duena, eta familiaren egitura eta esanahiari ere eragiten dizkionak. Honi gehituz, nekazal eremuetako gabeziak, eta alderantziz, hiriek eskaintzen zituzten ekonomia maila eta bizi baldintza hobeak. Era honetan, aldagai guztien baturaren ondorioz, hiria, bizio eta inmoralitate guztien topaleku izatetik, hiritarrei aukera material berriak (eta zilegizkoak) eskaintzen zituen espazioa izatera pasatuko da, jendarte handiak bultzatuz, aldaketa sakona suposatzen zuen ibilbidea ematera. __
Orain arte aipatutako aldaketek, familiaren erakundean eta bereziki feminitatean izan zuten eragina aztertuko dut lan honetan. Eta ikusteko, aipatutako aldaketek nolako eragina izan zuten familiaren eta emakumearen gainean, hainbat liburu, albiste, lege... desberdin erabiliko ditut. Eta, bibliografia espezializatuaren bidez, Frankismo garaian sortutako zenbait pelikula aztertuko ditut, lagunduko didatenak, garaian bertan, familiaren ideiaren inguruan zegoen esanahien aldaketak, eta idatziz hautematen ez diren familiaren eta emakumearen gaineko portaerak aztertzeko. __ Azterketa honen ardatzean genero ikuspegia izango dut. Bederen, lau emakumeen testigantzak ere erabiliko eta landuko ditut. Emakume hauen testigantzen bidez, garaiko feminitatearen esperientziaren eta aldaketen inguruko oroimenetara gerturatzeko asmoarekin.