Ariketa fisikoa eta depresioa komunitatean bizi diren hirugarren adineko adinduetan: errebisio sistematikoa
Ver/
Fecha
2021-03-04Autor
Expósito Castillo, Marina
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Azken urteetan bizi itxaropena handituz joan da. Zahartzaroarekin batera aldaketak ikusten dira adinduen gaitasunetan. Adibidez, arlo mental eta funtzionaleko aldaketek eta jarduera fisikoaren gutxipenak sindrome depresiboa garatu dezakete. Tratamenduei dagokienez, farmakologiko eta ez farmakologikoak daude. Azkenen artean ariketa fisikoa dago; halere, ariketa fisikoa eraginkorra izateko eta depresioan hobekuntzak lortzeko dosi eraginkorrena zein den ez dago zehaztuta. Horrela, errebisio sistematiko honen helburu nagusia entsegu kliniko desberdinetan ariketa fisikoak depresioa duten eta komunitatean bizi diren adinduetan duen eragina aztertzea izan da. Azpi helburutzat, ariketa fisikoaren maiztasuna, iraupena eta ariketa mota zehaztea hartu da. Hori lortzeko, Pubmed datu-basean, entsegu klinikoen bilaketa sistematikoa egin da inklusio zein kanporatze irizpideak aintzakotzat hartuta. PEDro eskalaren bitartez, barneratutako artikuluen kalitate metodologikoa balioztatu da. Bilaketa prozesua egin ondoren, errebisioan 7 ikerketa barneratu dira. Artikulu guztietan ariketa multikonponentea astean hirutan egin zutela aipatu beharra dago, nahiz eta interbentzioaren iraupena desberdina izan. Hori kontuan hartuz, maila depresiboari
dagokionez, 5 ikerlanetako interbentzio taldeek esanguratsuki hobetu egin zuten, besteetan aldiz, ez ziren emaitza adierazgarririk aurkitu. Horrela, lortutako emaitzen arabera, komunitatean bizi diren adinduen depresio mailan ariketa fisikoak eragin onuragarriak edota positiboak ditu, nahiz eta depresio mailaren arabera emaitzak desberdinak aurkitu. Aldiz, ariketa fisiko eraginkorra izateko erabili beharreko dosia oraindik zehazteke dago, eta hurrengo ikerketetarako kontuan hartu beharko litzateke pazienteen adina, sexua eta depresio maila, talde homogeneoagoak izateko, eta era berean emaitzak zehatzago aztertzeko.