Erresintentzia prozesuen alderdi materialak iragan hurbilean: Afrika eta Amerikako kasuen arteko konparazioa.
Fecha
2022-03-07Autor
Garcés Romeo, Ainhoa
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Erresistentziaren arkeologia azken hamarkadetan lantzen hasi izan den arloa da, definitzeko orduan hainbat galdera sortarazten dituena eta honen mugak ipintzen zailtasunak eragiten dituena. Honen ondorioz, hainbat kasuetan oinarrituz definizio osoago eta praktikoago bat osatzen saiatuko gara, esklabuen edota tokian tokiko kolonizatuen historia ikertuz arkeologiaren bidez. Arkeologiak historiatik at geratu ohi diren pertsona horien kontakizuna zabaltzeko aukera ematen digun tresna dela kontuan hartuz, kasu honetan ere, ixildutakoen historia hori ezagutzera emateko erabilgarria izan da. Gure kasuan, Amerikako eta Afrikako erresistentzia kasu desberdinak (ihes egindako esklabuen egoera, kolonizatzaileen aurkako guduen ikerketak edota errituen eta kolonialismoaren aurkako borrokaren arteko loturak, besteak beste) ikertuko ditugu.
Lanaren eskemari dagokionez, hasierako zatian botere-harremanei buruzko kontzeptu batzuk argituko ditugu, oraindik ere ezagutzera eman behar den ikerketa arlo baten aurrean aurkitzen baigara. Errepresio sistema baten aurrean zer nolako egoera aurkitzen den azalduko dugu, diskurtso motak bereiziz eta hauen arteko ezaugarri orokorrak emanez. Kontzeptuak argiago izatean, kasuen aukeraketaren nondik norakoak laburki adieraziko ditugu. Honen ostean kasuen deskribapenarekin hasiko gara, haien arteko loturak eginez, kasuen arteko kohesio bat mantentzeko. Deskribapenen ostean konparazio bat eginen dugu gure hausnarketan zehar, hainbat arlo konparatuz: hasieran esklabuen erresistentziaren nondik norakoak, ostean, Maroons-en kasu zehatzagoa, eta azkenik hausnarketa errepresentatiboago bat, non beste kasu edo ideia batzuk adieraziko ditugun. Azkenik, eta lana amaitzeko, ondorio batzuk emango ditugu, lana egiterako prozesuaren nahiz lanean berean emandako ideietan oinarriturik izandako ideiak plazaratuz.
Lan honen helburu nagusia hasieran aipaturiko zailtasun eta galdera horiek argitzea eta erresistentzia beraren nahiz honen arkeologia arloari buruzko ideiak errazago ulertzea lirateke. Hortaz gain, arkeologiaren beraren helburua bete nahiko luke: historiografia ofizial edo kontakizun tradizionaletik kanpo geratu direnen historia kontatzeko tresna izatea, askotan aurkitzen ditugularik alde batera utzitako giza talde osoak. Gaur egunean aldatzen dihoan korrontea jarraituz, pertsona horien nondik norakoak azaldu nahiko genituzke.