Show simple item record

dc.contributor.advisorUrgell Lázaro, Blanca ORCID
dc.contributor.authorUrkia Sein, Uxune
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-07T15:38:22Z
dc.date.available2022-03-07T15:38:22Z
dc.date.issued2022-03-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55750
dc.description31 p. -- Bibliogr.: p. 30-31
dc.description.abstractLan honetan R. M. Azkuek sortutako Euskalzale (Bilbo, 1897-1899) aldizkarian argitaratu ohi ziren “Euskalzale” eta “Vascofillo” pertsonaien arteko gutuneriaren katalogoa agertzeaz gain, hauen azterketa xume bat ere egongo da. Biak ala biak Azkuek sorturiko pertsonaiak izanik, sortzaileak berak zituen asmoak eta helburuak azaleratu nahiko dira, gutuneriaren deskribapenaren eta gai garrantzitsuenen azterketaren bidez. Bigarren Euskara Modernoa deitzen denaren garaian kokatzen gara. Garai hartan, euskararen egoeraz jabetuta, zenbait hizkuntzalari hori hobetzeko lanetan ibili ziren. Hala ere, desadostasun franko egon ziren hainbat auziren bueltan, hala nola grafiaren auzian, lexikoaren auzian, euskalkien auzian… Batzuk tradizionalagoak ziren bitartean, beste batzuek garbizaletasunerantz jo zuten. Azkue garbizaleetako bat izan zen. Gaztetatik elizgizon izanda, seminarioan hasi zen, jada, bere idazle zaletasuna erakusten. Bizkaiko Katedra eskuratu ostean (1881), zenbait lan eta proiektu plazaratu zituen euskararen mesedetan, eta horietako bat Euskalzale (Bilbo, 1897-1899) aldizkaria da, euskara hutsean argitaratu zen lehenengoa. Behin testuinguruan kokatuta, gutuneriaren azterketaren hurbilketa bat egongo da. Horretarako, irakurleari lana erraztearren, gutuneriaren katalogo oso bat sortu da, eskutitz hauek aldizkarian zehar sakabanaturik baitaude. Bestalde, lana egiteko lehengaia izan dela ere zilegizkoa da esatea. Eskutitzetan dauden dozenaka gaietatik bi esanguratsuenak aipatuko dira: grafiaren auzia eta lexikoarena. Bi gai hauek, garai hartan puri-purian zeuden eztabaidagaiak direla jakina da. Eta gutunetan ere, modu jostagarri eta ulerterraz batean azalduko dira, protagonista nagusiak diren “Euskalzale” eta “Vascofillo” pertsonaien arteko hizketen bidez, bi alderdien ideologiak plasmatuz. Amaitzeko, bertatik ateratako zenbait ondorio atzemango dira, hala nola, Azkuek gutuneriarekin zein helburu zeukan, eta zein modutara islatzen duen bere nahi hori. Ikusiko da, Azkuek, pertsonaia hauen sorkuntzarekin, orduko gatazkaren islapen bat egin nahi zuela, eta Azkue gaztearen pentsamoldea aldatzen ari zela azaleratu nahi zuela.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleEuskalzale vs vascofillo: Azkue bere buruarekin eztabaidatzenes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-06-07T07:01:53Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister113972-807577-09
dc.identifier.gaurassign114695-807577


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record