Show simple item record

dc.contributor.advisorZubillaga Gómez, Naroa ORCID
dc.contributor.authorIzkue Daroca, Amaia
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-07T15:39:43Z
dc.date.available2022-03-07T15:39:43Z
dc.date.issued2022-03-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55751
dc.description32 p. -- Bibliogr.: p. 28-29
dc.description.abstractHurrengo lanean azken 30 urteetan euskarara itzulitako bestsellerrak izango ditugu aztergai. Bestseller fenomenoa Amerikako Estatu Batuetan sortu zen arren, mundu osoan hedatu da jada gaur egun. Fenomeno nahiko berria dela kontuan izanik, informazio gutxi daukagu euskarara itzulitako bestsellerren inguruan, eta, horregatik, lan honen bitartez, aztertu nahi izan dugu zein den bestsellerraren posizioa euskal itzulpengintzaren baitan. Horretarako, guk sortutako katalogoan oinarritu gara, eta katalogo horrek justifikatuko ditu lan honen ondorioak. Dena den, katalogoa sortu aurretik, oinarrizko kontzeptua argitu behar izan dugu: bestsellerra. Fenomeno horren sorrera azaltzeaz ez ezik, liburu horien inguruan sortzen diren oinarrizko zalantzak argitzen saiatu gara. Teorian eta sinpleki azalduta, bestsellerra merkatuan salmenta handia duen liburua izan arren, asko dira fenomeno horren inguruan sortzen diren zalantzak. Lehenengo atalean azaldu dugu zeren arabera lortzen duen liburu batek bestseller izendapena eta zer duten komunean kategoria horretako liburuek. Definizioaren atalarekin amaitzeko, bestsellerren kalitatearen auziari ere heldu diogu. Katalogoa osatzen hasi aurretik, katalogo hori mugatuko duten parametroak zehaztu behar izan ditugu, eta, horretarako, funtsezkoa izan da euskal itzulpengintzaren testuingurua ezagutzea. Azken urteetako euskal itzulpengintzari buruzko datuei esker, erabaki dugu zeintzuek izan behar zuten gure katalogoaren mugak, 1990-2020 bitarteko haur eta gazte literatura, helduen literatura eta saiakera, hain zuzen ere. Parametro horiek argi identifikatu ondoren, funtsezkoa izan da katalogoaren oinarria izango den zerrenda bat ezartzea, eta, horretarako, The New York Timesen bestsellerren zerrenda aukeratu dugu. Erabaki horren azalpena metodologiako atalean bildu dugu. Atal horretan bertan eman dugu, halaber, katalogoa osatzeko jarraitu dugun prozesuaren berri. Katalogoa osatu ondoren, euskarara itzulitako bestsellerren egoera aurkeztu dugu, betiere gure katalogoko datuen bidez justifikatu duguna. Zehazki jakin izan nahi dugu bestsellerren artean zein den gailentzen den generoa, zer idazle itzultzen den gehien eta nortzuk diren bestsellerrak euskarara ekartzen dituzten itzultzaile eta argitaletxeak. Jarraian datu horietatik atera ditugun ondorioak azaldu ditugu. Lanaren azken atalean, eta aurretik jasotako datu guztiak kontuan hartuta, ondorio orokor batzuk azaltzen saiatu gara. Bestseller fenomenoak hainbat arazori egin behar die aurre gure literatur sistemaren baitan, besteak beste, arazo ekonomikoei zein irakurleen aurreiritziei. Nolanahi ere, badirudi fenomeno honek baduela nolabaiteko presentzia euskal literatur sisteman.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleEuskarara itzulitako bestsellerrak: "The New York Times Best Seller List" zerrendan oinarritutako katalogoa eta azterketa (1990-2020)es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-05-31T07:58:56Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretación
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
dc.identifier.gaurregister112255-849310-09
dc.identifier.gaurassign114380-849310


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record