Show simple item record

dc.contributor.advisorUlibarri Orueta, Koldo ORCID
dc.contributor.authorIparragirre Lopetegi, Andrea
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-07T16:28:23Z
dc.date.available2022-03-07T16:28:23Z
dc.date.issued2022-03-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55769
dc.descriptionXXV, 31 p. -- Bibliogr.: p. 29-31
dc.description.abstractJoannes de Haraneder, Donibane Lohizuneko apaiz lapurtarrak, 1740. urtean egin zuen Testamentu Berriaren lehen itzulpen katolikoa baina ez zen argitaratua izan Maurice Harrietek 1855. urtean Dassanceren laguntzarekin argitaratu zuen arte. Ikus dezakegu mende bat igaro zela Haranederrek itzulpena egin zuenetik argitaratua izan zen arte. Hizkuntzak etengabe aldatuz doaz eta euskarak ere denboran zehar hainbat eta hainbat aldaketa izan dituela jakina da; hala erakusten digu Harriet eta Dassancek argitaratu zuten edizioak ere. Horrela, lan honen helburua Harrietek ekartzen dizkigun aldaketen nondik-norakoak aztertzea izango da. Lan hau burutzeko, Robinen edizioa, Patxi Altunak 1990ean egindako edizioa (hau izango da oinarritzat izango duguna) eta Harriet eta Dassancerena erabili ditugu, hasierako eta amaierako orrialdeak hitzez-hitz eta esaldiz-esaldi erkatuz, agertzen diren aldaketak bilduz. Ondoren aldaketa horiek zeri dagozkion eta horren arabera tauletan (eranskinean aurki ditzakegu hauek) sailkatu ditugu: grafiari eta fonetika-fonologiari, izenaren edota aditzaren morfologiari dagozkion, sintaxiari edo aldaera lexikoak diren arabera. Gero, aldaketa horiek behatueta sistematikoak direnak hautatu eta aztertu ditugu; lan honek eskatzen duen neurria dela eta, ezinezkoa litzateke aldaketa guztiak azaltzea. Aintzat hartu behar dugu Haraneder beraren edizioa ez dela berreskuratu, 1770. urtean Robin delako apaiz batek eginiko kopia iritsi zaigu gurera. Ikusiko dugunez, ez dakigu Robinek Haranederren edizioa bere horretan kopiatu zuen edo aldaketak egin zizkion, hori jakiteko Haranederren edizioa izatea ezinbestekoa baita. Edizioei dagokienez, Robinen edizioan Altunak aipatzen ez dituen zuzenketa batzuk egin direla ikusiko dugu. Hizkuntza ezaugarriei dagokienez berriz, Haraneder Euskara Zaharraren garaian kokatzen da; Harriet berriz, Lehen Euskara Modernoko idazlea dugu. Ondorioz, lan honetan ikusiko dugu Harrietek XIX. mendean gertaturiko hizkuntza idatziaren aldaketak bere egiten dituela: batetik, garaiko ikuspegi garbizalea ikusiko dugu, Haranederrek dakartzan hainbat erdal hitz euskal oraindarengatik ordezkatzen baititu. Bestetik, ekialdeko hizkeretatik hedatu diren hainbat ezaugarriren alde egiten duela ikusiko dugu. Horrez gain, Harrietek, Haraneder baino autore berriagoa den heinean, berrikuntzak ekartzen dizkigun arren, batzuetan ikusiko dugu lapurtera klasikorantz (nolabait esateko, "Axularren hizkerarantz") ere lerratzen duela testua, Haranederren berrikuntza batzuk kenduz eta lapurtera klasikoko testuetan ikusten dituen ezaugarriak ekarriz. Tamalez, hainbat aldaketatan ezin izan dugu zergatia aurkitu; alabaina, lan honetan hauek ere bildu ditugu interesgarriak izan daitezkeelakoan.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleHarrietek Haranederren "Testamentu Berriaren" edizioari (1855) egindako aldaketen nolakoaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-06-02T08:46:54Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascoses_ES
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister113355-806994-09
dc.identifier.gaurassign101629-806994


Files in this item

Thumbnail
Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record