Ai Chi ur-terapiaren berrikuspen sistematikoa: zein patologiatan aztertu da eta hauetan zein eragin du?
Ver/
Fecha
2022-03-10Autor
Laucirica Franco, Idoia
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EUS] Sarrera: Hidroterapia, ura elementu terapeutiko bezala erabiltzen duen terapia mota bat da. Ai Chi, hidroterapia mota bat da, zeinetan mugimendu geldo eta zabalak arnasketa erritmoarekin batera egiten diren. 19 mugimenduz osatuta dago eta helburu klasikoa energia orekatzea da.
Helburuak: Ai Chi zein patologietan erabiltzen den eta hauetan duen eragina aztertzea dira.
Materialak eta metodoak: 2019ko abenduan PubMed, Science Direct, Web of Science eta Scopus datu-baseak erabili ziren ausazko entsegu kliniko kontrolatuen bilaketa egiteko, “Ai Chi” gako-hitza erabiliz. PEDro eskala erabili zen aukeratutako ikerketen kalitate metodologikoa aztertzeko. Barneratze irizpideak hauek izan ziren: aztertutako patologia edozein izatea eta Ai Chi terapia era isolatuan tratatzea. Kanporatze irizpideak aldiz, gutxienez PEDro eskala 6ko puntuazioa izatea eta bikoiztutako artikulurik ez egotea. PRISMA adierazpenaren gomendioen arabera gauzatu zen berrikuspen sistematiko honen kalitatea ziurtatzeko.
Emaitzak: 7 artikuluk bete zituzten barneratze eta kanporatze irizpideak. Pedro eskalan batez besteko 6.7 ko puntuazioa zutelarik. Ikerketa bakoitzean Ai Chi-k dituen mugimendu kopuru desberdinak egiten zituzten, bitan 19 mugimenduak jorratzen zituztelarik. Bestalde, interbentzio guztietatik bost berotze eta hozte fasea zuten uretan. Ikerketa guztietatik lauk Ai Chi-ren efektuak Parkinson gaixotasunean aztertu zituzten, beste batek esklerosi anizkoitzean, beste batek desgaitasun intelektualean eta beste batek linfedeman. Ai Chi terapiak minan, orekan, martxan eta erorketa arriskuan eragin positiboak dituela ikusi zen. Hala ere, ikerketa guztiek, neurtu zituzten aldagai guztietan eragin positiboak aurkitu zituzten, hitzeko denbora errealeko memorian izan ezik.
Ondorioak: Ai Chi terapia Parkinson gaixotasunean, esklerosi anizkoitzean, desgaitasun intelektualean eta linfedeman erabili zen. Mina, oreka, martxa eta erorketa arriskuan hobekuntza esanguratsuak eragin zituen, besteak beste. Dena den, terapia honi buruzko ikerketa zientifiko gehiago egin beharko lirateke, honen erabilerari buruz hausnartu ahal izateko.