Show simple item record

dc.contributor.advisorUrquiza Abaunza, Miriam ORCID
dc.contributor.advisorEsain Castañares, Izaro
dc.contributor.authorUribe Bedialauneta, Leire
dc.contributor.otherF. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
dc.contributor.otherMEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
dc.date.accessioned2022-03-11T16:47:01Z
dc.date.available2022-03-11T16:47:01Z
dc.date.issued2022-03-11
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55899
dc.description.abstract[EUS] Sarrera: Ospitalizazioaren osteko mina gertaera ohikoa da adinduetan eta errehabilitazio prozesuaren arrakastarekin lotuta dago. Ikerketa honen helburua, ospitalizazio baten ostean, minak adinduen funtzionaltasunaren eta gaitasun fisikoen errekuperazioan duen eragina aztertzea da, ingresuaren arrazoia kontuan izanda. Materialak eta metodoak: 2016-2018 urteen artean, Igualatorio Médico Quirúrgico Igurco Orue errehabilitazio zentroan ingresatuak izan ziren adinduekin, kohorte ikerketa erretrospektiboa burutu da. Parte hartzaileak aukeratzeko, barneratze irizpideak ≥ 65 urte izatea, errehabilitazio programa osorik burutzea, gutxienez hilabeteko egonaldia izatea eta ingresuaren arrazoia traumatologikoa (ortogeriatria) edo ospitalizazioak eragindako desegokitze funtzionala (DF) izatea izan ziren. Pazienteen historiatik, haien ezaugarri soziodemografikoak, klinikoak, funtzionalak zein fisikoak bildu ziren. Emaitzak: Aztertutako pazienteen %61,9ak mina pairatzen zuen ingresuan. Horien artean, gehiago ziren emakumezkoak gizonezkoak baino (p = 0,046) zein ortogeriatriako (OG) pazienteak DF pairatu zutenak baino (p = 0,003). Mina zuten pazienteek errehabilitazio prozesu luzeagoa izan zuten (p = 0,045) eta ingresuan Barthel Indizeko jantzi eta erantzi, bainua eta higiene pertsonala azpiataletan puntuazio baxuagoa eskuratu zuten (p = 0,013; p = 0,002; p = 0,031). Azpiatalen adierazgarritasun estatistiko horiek, paziente motak bereiziz, soilik OG pazienteetan jarraitu zuten adierazgarriak izaten. Gaitasun fisikoan zein erorketetan, ez zen ezberdintasun estatistiko adierazgarririk antzeman. Ondorioak: Ospitalizazio baten ostean mina izateak, adinduen errehabilitazioaren iraupena luzatu dezake. Gainera, gaitasun funtzionaletan mugak eragin ditzake OGko pazienteetan; ez ordea DF pairatzen dutenetan. Gaitasun fisiko zein erorketei dagokienez aldiz, ez da mina pairatzen zuten zein ez zuten pazienteen artean ezberdintasun adierazgarririk antzeman.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectmina
dc.subjectfuntzionaltasuna
dc.subjectgaitasun fisikoa
dc.subjectadinduak
dc.subjectortogeriatria
dc.subjectdesegokitze funtzionala
dc.titleMinaren eragina ospitalizazioaren osteko errehabilitazioan dauden adinduen funtzionaltasunean eta gaitasun fisikoan.es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-04-30T12:20:50Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, Leire Uribe Bedialauneta
dc.contributor.degreeFisioterapiako gradua.es_ES
dc.identifier.gaurassign111430-871181


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record