PRP-en eragina MELBO-aren (Medikamentuen Erabilerari Lotutako Baraileko Osteonekrosiaren) tratamendu kirurgikoan. Berrikusketa sistematikoa
View/ Open
Date
2022-03-11Author
Etxeandia Rodríguez, Gorka
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Helburua: Aho eta Aurpegi-masailetako Zirujauen Amerikar Elkarteak (AAZAE-k, ingelesez AAOMS) 2014ko Medikamentuen Erabilerari Lotutako Baraileko Osteonekrosiaren (MELBO-aren) inguruko eguneratzean, gaixotasunaren III estadiorako tratamendu kirurgikoa proposatu zuen. Lan honen helburua, proposatutako kirurgiaz eta kirurgia zein PRP-en (Platelet Rich Plasma) konbinaketaz tratatutako pazienteen eboluzioaren konparaketa egitea da. Honela, PRP-ek kirurgiari inolako abantailarik ematen dioten edo ez ondorioztatuko da.
Materiala eta Metodoak: PubMed datu-base elektronikoan eta Google Scholar bilatzaile zientifikoetan bilaketa bibliografiko sakona burutu zen. PICO galderari erantzunez eta hautagarritasun-irizpideei jarraiki, gaiaren inguruko hitz-gakoen konbinaketen bidez errebisiorako interesa izan zezaketen 16 artikulu aukeratu ziren. Horien irakurketa sakona egin ostean, azkenean 7 artikulu hautatu ziren lan hau burutzeko.
Ondorioak: Gradu Amaierako Lan honen mugak kontuan hartuta, hurrengo ondorioak atera dira:
1. PRP-en aplikazioa (PRGF-arena bereziki, eta baita PRF-arena ere) onuragarria da birxurgapen kontrako eta angiogenesi kontrako medikamentuekin tratamenduan dauden pazientee hortz-erauzketen ondorengo MELBO-aren prebentzioan eta MELBO lesioen hezur erresekzio kirurgikoaren ondorengo orbaintzearen eta sendaketaren azkartzean eta optimizatzean.
2. PRP-en erabilera klinikoaren inguruko protokolo zehatzetan adostasun falta dago, plaketa kontzentratu bakoitzak erabilera eta potentzial biologiko ezberdinak dituelarik.
3. Deribatu plaketar ezberdinekin (PRF, L-PRP, PRGF…) ikerketak burutu beharko lirateke, bakoitzak bere aldetik duen benetako onura kliniko eta biologikoa era objektiboagoan baloratu ahal izateko, era honetan hauen arteko konparaketak erraztuz.
4. Epe luzera eta ausaz diseinatutako ebidentzia-maila altuagoko ikerketa gehiago beharko lirateke, eta hauetan tratamendu kirurgiko protokolo estandarizatuagoak erabili, PRP-ek tratamendu kirurgikoari emandako onura zenbatekoa den sendotasunez baieztatu ahal izateko.