Xabier Leteren kantagintzaren azterketa: gaiak eta ahozkotasuna
Laburpena
Xabier Leteren kantagintzaren edukia eta moldea aztertzen ditu tesi honek. 40 kantako korpusean behin eta berriz aipatzen diren gaiak identifikatzen ditu: heriotza, maitasuna, maitasuna eta nortasuna. Gai bakoitzeko elementuen bilduma osatzen da eta bere adierazpenekin uztartuz kanten esanahian sakontzen. Bestalde, ahozkotasunak poetaren estiloan izan zuen garrantziari erreparatu zaio. Horretarako, Txirritaren formulazioekin erkatu dira bere kantak eta bertsolaritzaren eragina handia dela ondorioztatu da.