Ura ponpatzeko sistemaren diseinua Senegaleko landa eremuan
Laburpena
[EU] Master Amaierako Lan honetan ura ponpatzeko sistema baten diseinua burutu da, energia berriztagarriak iturri izango dituena eta helburu gisa ur saneamendurako burujabetza Senegal bezalako herrialdeetan bermatzea duena. Bertan, energia iturriaren aukeraketa, parametroen definitzea, sistema elektrikoaren osaera eta mekanikoaren deskribapena zein kalkulu zinematiko eta dinamikoak egin dira. Gainera, kontuan hartu dira garapen bidean dagoen herrialde batek elementuak eskuratzeko izan ditzakeen zailtasunak eta horri aurre egiteko alternatibak bilatu dira. Lortutako sistemarekin, zundatutako putzu batetik uraren estrakzioa lortuko da automatikoki, energia elektriko eta mekanikoa baliatuz.
Proiektuaren nondik norakoak Garapen Iraunkorrerako Helburuak kontuan hartuz burutu dira. Honela, bai Euskal Herriko Unibertsitateak helburu horiekin duen konpromezua eta baita norbanakoak hartu beharrekoak ere jorratu nahi izan dira. Helburu batzuk zuzenki jo ditu lanak (uraren eskuragarritasuna eta energia garbiak), eta beste asko bigarren maila batean jorratzen laguntzen du (osasuna, genero berdintasuna, lan duina, herrialde eta komunitate jasangarriak, batik bat). Kontuan hartu dira aipatutako puntuen gaur egungo egoera Senegalen eta hauen hobekuntza bermatuko duten irizpideak ezarri dira.
Gizarte Iraunkorrerako Mugarik Gabeko Ingeniaritzatik abiatuta, Escuela Móvil del Agua erakundeak burutu dituen proiektuen analisia, dokumentatzea eta beste herrialde batean aplikatu ahal izateko kontuan hartu beharreko baldintzak nahiz aurre-diseinua deskribatu dira. Honela, hurrengo aplikazioetarako kontuan hartu beharreko parametroak identifikatzea errazagoa bilakatuko da, eta prozesuaren diseinuak ere abiapuntutzat hartu dezakeen lana da.
[EUSKARA]