Jarduera fisiko osasuntsu inklusiboa: Donostiako errefuxiatuentzako jarduera fisiko programa proiektua
Abstract
Nire lanaren helburua, jarduera fisiko osasuntsua, inklusioa eta gizarteratze prozesuan errefuxiatuei laguntzeko tresna gisa erabiltzeko programa bat sortzea izan da. Jarduera fisiko osasuntsu programa honen bidez, berdintasuna, ekitatea eta guztion eskubideak aldarrikatu eta bultzatzeaz gain, aukera berriak eskaini nahiko nizkioke populazio talde marjinal honi.