Show simple item record

dc.contributor.advisorUranga Iturrioz, María José
dc.contributor.authorGonzález de Chavarri Arguimberri, Aritz
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2022-07-26T07:04:49Z
dc.date.available2022-07-26T07:04:49Z
dc.date.issued2022-07-26
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/56979
dc.description.abstractSarrera: bihotz-gutxiegitasuna behar metabolikoetara egokitutako odol-fluxua mantentzeko ezintasuna adierazten duen sindrome patologikoa eta sistemikoa da. Mundu mailan, gaixotasun hau 26 milioi pertsonek pairatzen dutela kalkulatzen da. Azken hogei urteetan osasun publikoko arazo bat bilakatzera iritsi da, heriotza-tasa altua izateaz gain ospitaleratze-tasa altua duelako. Gaur egun bihotz-gutxiegitasuna sendatzeko tratamendu zehatzik ez dagoenez osasun-hezkuntzak garrantzia handia izan dezake gaixotasuna duten pertsonentzat. Helburuak: lan honen helburu nagusia da bihotz-gutxiegitasuna duten pertsonek tratamenduarekiko duten atxikidura aztertzea eta osasun-hezkuntzak atxikidura horretan duen eragina azaltzea. Metodologia: lan honen diseinua errebisio bibliografikoa da. Informazioa bilatzeko Pubmed, Cochrane, Biblioteca Virtual de la Salud, Dialnet eta Cuiden datu baseak eta hainbat web orri erabili dira. Lan hau garatzeko 32 dokumentu erabili dira. Emaitzak: aurkitutako artikuluetan aztertzen da bihotz-gutxiegitasunaren tratamenduarekiko atxikiduran eragina duten faktoreak, erabiltzen diren osasun-hezkuntza jarduerak eta programa zehatzak. Era berean, ikerketetan garrantzia ematen zaio atxikidura lortzeari, osasun-hezkuntza estrategia desberdinek atxikiduran duten eraginari eta erizainak atxikidura hobetzeko osasun-hezkuntzaren bidez erabili ditzakeen estrategiak azaltzen dituzte. Eztabaida: hainbat artikuluetan adierazten da, tratamendurekiko atxikidura egokia izanez gero gaixoaren bizi-kalitatea hobetzen dela eta gaixotasunaren deskonpentsazioagatik sortutako berrospitaleratzeak murriztu egiten direla. Ikerketa ezberdinen arabera, osasun-alfabetatzean oinarritutako osasun-hezkuntza, etxez etxeko bisitak, telefono bidezko jarraipena, altarako orientazioa eta taldeko hezkuntza bihotz-gutxiegitasunaren tratamenduarekiko atxikidura hobetzeko estrategia egokiak dira. Espainiako osasun-sistemari dagokionez, estrategia ezberdinak erabiltzen dira atxikidura hori lortzeko. Ondorioak: bihotz-gutxiegitasunaren tratamenduarekiko atxikidura egokiarekin gaixoaren bizi-kalitatea hobetzeaz gain, osasun-zerbitzuen gastuak murriztu egiten dira. Osasun-hezkuntza da biderik egokiena atxikidura hori lortzeko eta erizainak zeregin garrantzitsua du. Horretarako, funtsezkoa da erizaina formatua egotea gaixoaren balorazio integrala egiteko, tratamenduarekiko atxikiduran eragina duten faktoreak identifikatzeko eta estrategia egokiak erabiltzeko osasun-hezkuntza ematerako garaian. Osasun-gaixotasun prozesu osoan zehar erizainaren rolak berebiziko garrantzia du, erizainak emandako osasun-hezkuntza gaixoaren beharretan oinarritzen delako. Hori horrela izanik, erizainaren formazio jarraitua eta profesionalen arteko elkarlana ardatza izango dira bihotz-gutxiegitasuna duen pertsonaren bizi-kalitatea ahal den handiena izateko.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectbihotz-gutxiegitasunaes_ES
dc.subjecttratamenduarekiko atxikiduraes_ES
dc.subjecterizaintzaes_ES
dc.subjectosasun-hezkuntzaes_ES
dc.titleBihotz-gutxiegitasunaren tratamenduarekiko atxikidura hobetzeko osasun-hezkuntzaren erabileraes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-04-28T13:21:32Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister120889-910059-08
dc.identifier.gaurassign132911-910059


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record