BPSO Proiektua: pazientearen segurtasuna bermatuz
View/ Open
Date
2022-07-26Author
Urquia Larrañaga, Haizea
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera: XXI. mende honetan, osasun-zerbitzuak pazientearentzat seguruak eta ondorio negatiborik edo albo-ondoriorik gabekoak izan behar dute. Hala ere, esku hartze sanitarioarekin erlazionatutako albo-ondorioak ugariak dira gaur egun. Hala nola, medikazioarekin erlazionatutako erroreak, infekzio nosokomialak… Horretarako, Donostiako ESIak pazientearen segurtasuna bermatzeko hainbat estrategietan parte hartzen du. Pazientearen segurtasun estrategia 2017-2020 eta honekin batera Zainketen Bikaintasunarekin Konprometitutako Zentroen programara batu da. Horrela, aztertzen diren gomendioak zein gidak ezartzen ari dira segurtasuna bermatzeko.
Helburua: Donostiako Unibertsitate Ospitaleko BPSO erizain proiektu berriztatzailean eta pazientearen segurtasuna bermatzen duten proiektuetan parte hartzea, taldeko bileretan, difusio-jardueretan eta ebaluazio jardueretan parte hartuz.
Jarduerak eta emaitzak: programan zehar hainbat jarduera burutu dira. Hasiera batean, taldeko bilerak egin dira DUOn martxan dauden gaietan sustatzaileak kokatzeko. Bertan, batzorde desberdinekin eta talde-lan desberdinetan lan egin da pazientearen segurtasun egoera ezagutzeko. Profesionalek gaien berri izan dezaten sustatzaileak difusio-jardueretan parte hartu du. Bukatzeko, ebaluazio jardueretan parte hartu da estrategien ezarpena eta mantenua ziurtatzeko.
Gogoetako jarduna: proiektu honetan parte hartzeak ezagutza desberdinak garatzeko aukera eman dio egileari, bai pertsonalki eta baita profesionalki ere. Talde-lanean arituta pazientearen segurtasunari bideratuta erizaintza-zainketetan murgiltzea ahalbidetzen du.
Hitz gakoak: BPSO, erizaintza, pazientearen segurtasuna