Mostrar el registro sencillo del ítem

dc.contributor.advisorUgartemendia Yerobi, Maider
dc.contributor.authorAncizar Irazoqui, Uxue
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2022-07-26T07:25:53Z
dc.date.available2022-07-26T07:25:53Z
dc.date.issued2022-07-26
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/56987
dc.description.abstractSarrera. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, suizidioa emaitza hilgarria duen ekintza bat da, subjektuak nahita hasitakoa eta egindakoa, bere emaitza hilgarria jakinda edo espero izanda. Gaur egun, suizidioa osasun publikoko arazo larria da. Mundu mailan, urtero 800.000 pertsona baino gehiagok egiten dute beren buruaz beste eta Espainian kanpoko heriotza-kausa nagusia da, 2020.urtean suizidioaren ondoriozko heriotzen maximo historikora iritsiz. Arazo honen aurrean, Lehen Mailako Arretako (LMA) erizainak paper garrantzitsua du suizidio-arriskuaren detekzioan eta prebentzioan. Helburu orokorra. Bere buruaz beste egiteko arriskua duten pazienteen detekzioaren eta prebentzioaren aurrean LMAko erizainak burutu beharreko jarduerak zehaztea eta hauen eraginkortasuna aztertzea. Metodologia. Helburuen garapenerako berrikuspen bibliografikoa egin da. Horretarako, PIO egitura jarraituta, osasun-zientzietako datu-base desberdinetan bilaketa egin da: BVS, Cuiden, Dialnet eta Pubmed. Bilaketa zehazteko iragazkiak eta barneratze- eta kanporatze-irizpideak aplikatu dira, guztira 24 artikulu eskuratuz. Horrez gain, gaiarekin erlazionatutako 4 web-orri eta 3 liburu erabili dira. Emaitzak. Pertsona batek bere buruaz beste egiteko eragina duten arrisku-faktoreak, - prezipitatzaileak, -babesleak eta alerta-zeinuak aurkitzen dira. Arriskuan dauden pertsonak identifikatzeko, osasun-profesionalek elkarrizketa klinikoaren eta ebaluazio- eskalen bidez, ebaluazio egoki bat egitea ezinbestekoa da. LMAko erizainek suizidioaren arrisku-faktoreak detektatzen eta arretaren jarraitasunean paper garrantzitsua jokatzen dute. OMEk suizidioaren prebentzioaren garrantzia aitortzen du, nazio-mailan eta tokian tokiko estrategiak ezartzeko beharra nabarmenduz. Hala ere, Espainiak oraindik ez du suizidioari aurre egiteko programa nazionalik. Eztabaida. Esku-hartze goiztiarrek (arretaren koordinazioa, segurtasun plangintza, kontaktu aktibo bidezko jarraipena) suizidio-saiakerak murrizten dituela ikusirik, LMAko erizainak arlo honetan trebatzea eta jarduteko tresnak eskura edukitzea ezinbestekoa da. Bestalde, suizidioaren inguruko tabu-soziala ezabatzearen beharra dago, bertan, LMAko erizainak paper garrantzitsua izan dezaketelarik, osasun aditu gisa komunitateari sentsibilizazio-kanpainen bidez suizidioaren inguruko informazioa helaraziz. Ondorioak. Suizidio-jokabidea konplexua da, baina, prebenigarria, eta bertan, osasun- profesionalek funtsezko zeregina dute. Askok bere buruaz beste egin aurretik LMAko zerbitzua bisitatzen dutenez, erizainek leku pribilegiatua dute suizidioaren detekzio eta prebentzioan. Beraz, osasun langileen prestakuntza hobeagoa izatea beharrezkoa da.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectsuizidioaes_ES
dc.subjectprebentzioa
dc.subjectlehen mailako arreta
dc.subjecterizaintza-zainketak
dc.titleErizaintzako profesionalak suizidioaren detekzioan eta prebentzioan lehen mailako arretanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-05-02T06:39:28Z
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.identifier.gaurregister121026-855087-08
dc.identifier.gaurassign132907-855087


Ficheros en el ítem

Thumbnail

Este ítem aparece en la(s) siguiente(s) colección(ones)

Mostrar el registro sencillo del ítem