Show simple item record

dc.contributor.advisorMujika Zabaleta, Agurtzane
dc.contributor.authorEsarte Montiel, Jon
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2022-07-26T08:27:17Z
dc.date.available2022-07-26T08:27:17Z
dc.date.issued2022-07-26
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/57023
dc.description.abstractSarrera. Infekzio nosokomialak (IN) pazienteek osasun-arreta jasotzean pairatutako infekzioak dira. Hauek morbilitate, hilkortasun eta kostu ekonomikoak areagotzen dituzte, eta ospitaleko heriotza prebenigarrien arrazoi nagusia dira. Zainketa Intentsiboetako Unitateetan (ZIU) INen prebalentziak altuagoak dira gailu inbaditzaileen erabilera dela-eta. Pertsonen azaleko mikroorganismoen kolonizazioek INak hedatzea eragin dezakete pazienteen artean. Azalaren deskolonizaziorako eraginkorra den klorhexidina antiseptikoarekin pazienteen bainua egiteak INak agian prebenitu ditzake. Helburua. ZIUko paziente helduetan INak prebenitzeko klorhexidinarekin egindako bainuaren eraginkortasuna aztertzea. Metodologia. PubMed, Embase, Cumulative Index to Nursing and Allied Health Literature, Scopus, Biblioteca Virtual de la Salud, Cuiden eta Dialnet datu-baseetan ausazko saiakuntza kontrolatuen berrikuspen sistematikoa. Ikerketen alborapen-arriskua A revised Cochrane risk-of-bias tool for randomized trials tresna bidez ebaluatu da. Emaitzak. Guztira 5 ikerketa barneratu dira. Ikerketa guztietan alborapen-arriskuaren inguruan kezkak egon dira. Ikerketa batean alborapen-arrisku handia egon da. Ikerketa batzuetan interbentzioa eraginkorra izan zen bakterio gram-positiboek eragindako infekzioak prebenitzeko, baina ez gram-negatiboen kasuan. Interbentzioa eraginkorra izan zen batez ere bakteriemiak prebenitzeko, baina ez aireztapen mekanikoarekin erlazionatutako pneumoniak edo gernu-bideko infekzioak prebenitzeko. Ez zen eragin azpimarragarririk egon hilkortasunean. Eztabaida. Aztertutako bost ikerketetatik bietan interbentzioa ez zen eraginkorra izan, batean INen prebalentzia oso baxua dela-eta eta bestean mikroorganismo nagusiak bakterio gram-negatiboak zirelako. Interbentzioa eraginkorra izan zen batez ere bakterio gram-positiboen aurka eta bakteriemiak prebenitzeko garaian, baina ez beste infekzio motetan edota bakterio gram-negatiboen aurka. Berrikuspen honen mugak direla-eta emaitzak kontuarekin aztertu behar dira. Ondorioak. ZIUko paziente helduetan klorhexidinarekin bainua egitea eraginkorra izan daiteke bakterio gram-positiboen agerraldietan edo hauen prebalentzia altua denean. Bakterio gram-negatiboen infekzioak prebenitzeko eraginkortasuna ez da frogatu. Etorkizunean klorhexidinaren kontzentrazioa eta prozedura egiteko modu, maiztasun eta iraupen desberdinak konparatzeko ikerketak egitea interesgarria izan daiteke.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectZainketa Intentsiboetako Unitatea
dc.subjectklorhexidina
dc.subjectbainua
dc.subjectinfekzio nosokomialak
dc.titleZainketa Intentsiboetako Unitateetan klorhexidinarekin egindako bainuaren eraginkortasuna infekzio nosokomialak prebenitzeko: berrikuspen sistematikoaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-04-28T09:21:47Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister120788-912687-08
dc.identifier.gaurassign132364-912687


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record