Show simple item record

dc.contributor.advisorKortaxarena Rubio, Maider ORCID
dc.contributor.authorMarín Gajate, Adrian
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2022-07-26T08:29:07Z
dc.date.available2022-07-26T08:29:07Z
dc.date.issued2022-07-26
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/57024
dc.description.abstractSarrera: Gaixotasun zeliakoa jatorri autoimmuneko gaixotasun gisa deskribatzen da. Honek glutena dietan hartu ondoren genetikoki lehenetsitako banakoei eragiten die, hesteetako mukosaren hantura kronikoa eraginez. Gaitz honen jatorria multifaktorial bezela ikusten da gaur egun. Hots, faktore genetikoek zein ingurunekoek parte hartzen dutela zeliakiaren garapenean. Gaur egun, gaitz zeliakorako tratamendu eraginkor bakarra glutenik gabeko dieta da. Hau bizitza osoan zehar jarraitu beharko da, garia, garagarra eta zekalea zorrotz saihestuz. Honek, normalizazio klinikoa eta funtzionala ekarriko ditu gaixoan. Helburua: Donostia osoan zeliakia gaitza diagnostikatu zaien 6-10 urteko haurren guraso zein tutoreei, hauen ezagutza handitzeko eta nola jokatzen ikasteko, zuzendutako osasun-hezkuntza programa bat diseinatzea. Metodologia: Bilaketa bibliografikoaren iturriak datu baseak izan dira; Pubmed, Dialnet, Cuiden, eta Biblioteca Virtual en Salud. Hauez gain, “Google académico” bilatzailea erabili da informazio osagarria baliatzeko, baita zeliakiaren inguruko elkarteen webguneak eta osasun hezkuntza programaren diseinuaren eskuliburuak ere. Plangintza: Osasun-hezkuntza programaren talde-diana, helburu pedagogikoak eta metodologia pedagogikoa zehaztu dira. Gainera, gaitegia 4 saio ezberdinetan banatzea erabaki da, eta hauek baloratzeko ebaluazio tresnak garatu egin dira. Gogoeta eta ekarpen pertsonala: Urteetan zehar, zeliakia hitza gure gizartean gero eta gehiago entzuten ari da, eta ikusi ahal izan den moduan, datuek ere gora egin dute. Umeei diagnostikatutako gaitzek guraso zein tutoreengan beldurrak sortarazten dituzte, batez ere, bizitza osoan zehar aurrera eraman behar den tratamendu baten aurrean jartzen direnean. Gaitz honek umearen egoera biopsikosoziala zalantzan jartzen du, eta honi aurre egiteko baliabideak gutxi dira. Horregatik erabaki da heziketa programa bat diseinatzea.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectgaitz zeliakoa
dc.subjectumea
dc.subjectdiagnostikoa
dc.subjectezagutza
dc.subjecttratamendua
dc.subjectalderdi emozionala
dc.titleZeliakia gaitza diagnostikatu zaien 6-10 urteko seme-alaben guraso edota tutoreentzat bideratutako osasun-hezkuntza programaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-04-28T13:21:34Z
dc.rights.holder© 2022, el autor
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.identifier.gaurregister120891-923316-08
dc.identifier.gaurassign132212-923316


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record