Legebidezko defentsa: tratu txarrak jasaten dituen emakumearen kasu berezia
Ikusi/ Ireki
Data
2022-07-26Egilea
Arostegi Santacoloma, Oier
Laburpena
Zigor Kodearen 20.4 artikuluan legebidezko defentsa izeneko salbueslea arautzen da. Figura hori aplikagarri izateko hiru baldintza eman behar dira: legezkontrako erasoa, defentsa beharrezkoa eta arrazionala izatea eta, azkenik, defentsa egikaritzen duen pertsonak aurretik probokaziorik sortu ez izana. Genero indarkeriaren kasu gehienetan figura hau ez da aplikagarri izan, doktrinaren eta jurisprudentziaren ustez baldintza guztiak ematen ez direlako. Lan honetan, tratu txarren biktimak tratu txarren emailea konfrontaziorik gabeko egoera batean hiltzen dituen kasuak aztertuko ditut, eta legebidezko defentsa aplikatzeko beharrezkoak diren baldintza guztiak betetzen direla baieztatuko dut.