Eskolabideak eta haurren autonomia eta parte-hartzearen garapena. Onurak, zailtasunak eta erronkak
Laburpena
Azken hamarkadetan eskolara joateko haurren ohiturak aldatuz joan dira. Ibilgailu motorizatuen erabileraren gorakadak umeen bidai autonomo eta aktiboak alde batera utzi ditu. Hori dela eta, azken urteotan Eskolabideak proiektuak sortu dira nazioartean, umeen autonomia, parte-hartzea eta eskolarako bidai aktiboak sustatuz. Testuinguru horretan, tesi honen helburu nagusia Eskolabideak proiektuak eta horien testuingurua ikuspegi ekologiko eta holistiko batetik aztertzea da, proiektuak bultzatzen dituzten faktoreak ezagutzeko, bai eta maila pertsonalean, hezkuntzan eta gizartean dituzten ondorioak ere. Datu bilketa egiteko lagin eta teknika ezberdinak erabili izan dira, eta erabilitako metodoa mistoa izan da, hots, kuantitatibo eta kualitatiboa. Datuen analisirako SPSS, NVivo eta Iramuteq programak erabili ziren, baita PRISMA metodologia berrikuspen bibliografikoa egiteko ere. Ondorio nagusienak laburbilduz, Eskolabideak programak eragingarriak dira haurren bidai autonomo eta aktiboa sustatzeko, inguruneko eragileen arteko lankidetza programen kalitatea hobetzen du eta, orokorrean, bidai autonomo eta aktiboak onuragarria dira haurren garapenerako.Children's travel habits to school have been changing for the last decades. The increased use of motorised vehicles has meant that children no longer travel independently and actively. For this reason, Eskolabideak projects have emerged internationally in recent years. In this context, the main objective of the thesis is to analyse the Eskolabideak projects and their context from an ecological and holistic perspective in order to find out the factors that drive them, as well as their repercussions at a personal, educational and social level. Different samples and techniques were used for data collection, and the method used was mixed, i.e. quantitative and qualitative. The SPSS, NVivo and Iramuteq programmes were used for data analysis, as well as the PRISMA methodology for the literature review. To summarise the main conclusions, the Eskolabideak programmes are effective in promoting children's autonomous and active travel, collaboration between the professionals and other participants improves the quality of the programmes and, in general, autonomous and active travel to school is beneficial for their development.