Bigarren helburua: gosea ezabatzea, benetan bilatzen ez den helburua
Ekaia N. Extra : 31-51 (2021)
Resumen
Gaur egun, oraindik ere milioika pertsona gose da munduan, elikagaien ekoizpena asko handitu eta populazioaren igoeraren gainetik hazi bada ere. 768 milioi pertsona azpielikaturen arazoa merkatuetan dauden elikagai horiek eskuratzeko nahiko errenta ez izatean datza finean, ez elikagai faltan. Izan ere, globalizazio-prozesu neoliberalak elikadura-eredu industrial globalizatuaren aldeko bide sendoak eraiki ditu azken hamarkada hauetan. Baina, elikadura-sistema globala eratzearekin batera, nekazaritzaren produkzioaren ereduak aldatu dira, jarduera modernizatzeko ustezko beharraren izenean. Eremu globalaren dinamikak eta nekazaritza-politiken erabakiek eragin itzela izan dute tokiko baserritarrengan eta elikadura-sistemen joeretan, eta argi-itzalak sortu dituzte haien garapenean. Itzalak hizpidera ekarriz, hainbat herrialde eta milioika pertsonaren elikadura-ziurgabetasuna areagotu dute, baita gosea nabarmen hedatu ere munduko biztanlerian. Elikadura-sistema global horren egungo joerak mantentzen badira, ezinezkoa izango da Garapen Iraunkorrerako Bigarren Helburua betetzea, hau da, gosea eta beste nutrizio-gabezia batzuk amaitzea, ez 2030. urterako, horixe baita hartutako konpromisoaren epemuga, ezta aurreragorako ere. Egoera larri hori iraultzeko, egungo ekonomia-politika liberalizatzaileak elikaduraren eta nekazaritzaren sistemetatik eta haien gaineko politiketatik alboratu behar dira, eta nekazaritzan oinarritutako elikadura- eta nekazaritza-sistema iraunkorrak sortu, herrialdeen burujabetza eta elikagaien elikadura-funtzioa berreskuratuz, mozkin-iturrietatik haratago.; Millions of people are still hungry around the world, though food production has increased greatly and has increased beyond population. The problem with the 768 million people who are currently undernourished is that they don’t have enough income to get food in the markets, not that there is lack food. In fact, the neoliberal process of globalization has built strong approaches to the globalized industrial model of food over the past few decades. But along with the forma-tion of the global food system, there have also been modelling changes in the production of agriculture in the name of mod-ernization of this activity. The dynamics of the global arena and all these agricultural policies have affected local farmers and the tendencies of food systems, creating shadows in their development. In this sense, they have increased the food uncer-tainty of several countries and millions of people, spreading hunger among the world’s population. If the current trends of this global food system are maintained, it will be impossible to fulfil the second of the sustainable development goals, namely ending hunger and other nutritional deficiencies, not by 2030, the year expected for it, but even later. To overcome this dramatic situation, the current economic liberalizing policies must be removed from the food and agriculture systems, and sustainable farming and agriculture systems based on the country’s food sovereignty should be promoted, regaining food’s social function of feeding people, far from its condition of a mere market good for making profit.