Jarduera fisikoa, guztion osasuna eta ongizatea hobetzeko tresna
Ekaia N. Extra : 53-72 (2021)
Laburpena
Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren hirugarren helburua guztiontzat eta adin guztie- tan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea da. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, jarduera fisikoa munduko hilkortasun-arriskua murrizten duen faktore garrantzitsuetako bat da. Lan honen helburua honako hau da: jarduera fisikoak eta haren modu egituratuak -hots, ariketa fisikoak- pertsona ororentzat dituen onurak laburbiltzea eta pertsona nagusietan eta populazio zaurgarrienetan dituen eraginetan sakontzea. Gaur egun, jakina da jarduera fisikoa eta ariketa fi- sikoa eraginkorrak direla gaixotasun kroniko nagusien prebentzioan eta tratamenduan. Aldi berean, pertsonen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dute. Oro har, ikertzaileak bat datoz jarduera fisikoak eta ariketa fisikoak onura nabariak sortzen dituztela adin eta egoera fisiko ia guztietako pertsonetan, baita hauskor eta zaurgarrienetan ere. Azken urteetan, au- rrerapen handiak egin dira talde horiei buruzko ikerketan. Orain dela gutxi arte, oso intentsitate baxuko mugikortasun-pro- gramak proposatzen zitzaizkien, eta gaur egun frogatu da indarra eta erresistentzia aerobikoa intentsitate handiagoan lan- tzeak onura gehiago dakarzkiela. Jarduera fisikoaren eta ariketa fisikoaren eragina ez da arlo fisikora mugatzen, zeren behatu baita eragin positiboa duela kognizioan, ongizate emozionalean eta gizarte-sareen eraketan ere. Hala ere, jarduera fisikoa onuragarria izateko, banakoari egokitua, progresiboa eta egingarria izan behar du. Etorkizunerako erronka zera da: pertsona guztiek beren neurriko jarduera fisikoa egiteko aukera izatea, guztien osasuna eta ongizatea hobetzeko. Horrek Nazio Batuen 2030 Agendaren hirugarren helburua betetzen lagunduko digu.; The third goal of the United Nations 2030 Agenda for Sustainable Development is to ensure healthy lives and promote wellbeing at all ages. According to the World Health Organization, physical activity is an important factor that reduces the risk of global mortality.The aim of this revision is to summarize the benefits of physical activity and exercise and to delve deeper on their benefits on elder and vulnerable population. Nowdays, it is widely accepted that hysical activity and exercise have proved their effectiveness in the prevention and treatment of the main chronic diseases. At the same time, they contribute to improving well-being and quality of life. In general, researchers agree, physical activity and exercise have benefits for people of all ages and almost all physical conditions, even the most frail and vulnerable. In these groups, there have been important advances in research in the last few years. Until recently, very low intensity mobility programs were proposed to them and today it has been shown that working out on strength and aerobic endurance at higher intensities gives them greater benefits. The impact of physical activity and exercise is not limited to physical parameters, as it has been observed that it also has positive effects on cognition, emotional well-being and the formation of social networks. However, to be beneficial physical activity must be individually adappted, progressive and feasible. The challenge for the future is that each individual has the opportunity to perform tailored physical activity to improve health and well-being of everybody. This will bring us closer to achieve the third goal of the United Nations 2030 Agenda.