Sare metal-organikoetan oinarritutako farmakoen liberazio sistemak: biomolekulak atxikitzeko funtzionalizazio-estrategiak
View/ Open
Date
2022Author
Celaya Azcoaga, Leire
Fidalgo Marijuan, Arkaitz
Fernandez de Luis, Roberto
Metadata
Show full item record
Ekaia 42 : 227-239 (2022)
Abstract
Sare metal-organikoetan (MoF, metal-organic framework, ingelesez) oinarritutako farmakoen liberazio kontrolaturako erabiltzen diren sistemak (DDS, drug delivery system, ingelesez) orain arte erabilitako sistema tradizionalek aurkezten dituzten mugak gainditzeko gai dira. Izan ere, haien izaera hibridoa dela eta, bai sistema ez-organiko bai organiko tradizionalek aurkezten dituzten abantailak batzeko gai dira, eta haien desabantailak murrizten dituzte. Lan honetan, DDSak sortzeko kontuan hartu beharreko ezaugarriak azaldu eta gero, MoF sareek DDS gisa erabiltzeko aurkezten dituzten ezaugarri nabarmenenak aipatuko dira. Azkenik, MoF egituretan biomolekulen atxikipen eta/ edo askapen kontrolatua lortzeko erabiltzen diren bost funtzionalizazio-estrategia nagusiak aztertuko dira.; Drug delivery systems (DDSs) based on metal-organic frameworks (MOFs) overcome the limits shown by conventionally used drug delivery systems. Due to their hybrid inorganic-organic nature, MOFs are able to combine the advantages shown by inorganic and organic based conventional DDSs, while minimising their drawbacks. In this work, after explaining the general characteristics that DDS systems must fullfil, the key properties of MOFs for their use as DDSs are discussed. More specifically, the five most used functionalization strategies to achieve a controled incorporation and/or release of biomolecules within MOF structures will be explained.