Mostrar el registro sencillo del ítem

dc.contributor.advisorSubirán Ciudad, Nerea ORCID
dc.contributor.advisorMuñoa Hoyos, Iraia ORCID
dc.contributor.authorAraolaza Lasa, Manu ORCID
dc.date.accessioned2022-09-08T10:22:13Z
dc.date.available2022-09-08T10:22:13Z
dc.date.issued2022-06-24
dc.date.submitted2022-06-24
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/57571
dc.description255 p.es_ES
dc.description.abstractZelulen patroi epigenetikoak haien fisiologia zehazten du, eta organismo baten garapenean zehar zelula bakoitzak duen patroi espezifikoak haren diferentziazioa bideratzen du, organismo osoaren garapen egokia bat koordinatuz. Hala ere, inguruneak eta bizi estiloak eragin kaltegarriak eragin ditzake norbanakoengan, zelulen fisiologia zehazten duen patroi epigenetikoan eraginez. Biomedikuntzak egun duen erronka handienetariko bat inguruneak edota kanpo faktoreek eragindako aldaketa epigenetikoek sortu ditzaketen osasun arazoen edo gaixotasunen atzean dauden mekanismo molekularrak ulertzea da. Bestalde, aldaketa fisiologiko horiek eragiten dituzten marka epigenetikoak denboran zehar mantendu daitezkeela ikusi da. Beraz, kanpo faktore horiekin kontaktu zuzena izan duten bizidunek eragin nabarmenak pairatzeaz gain, denbora zehar mantentzen dituzte memoria zelularra baimentzen duten mekanismoen bidez, eta horrez gain, eragin horien belaunaldiz belaunaldiko herentzia bat ere eman daitekeela ziurtatzen dituzten zantzuak geroz eta ugariagoak dira.Aurrekari horiek kontuan hartuta, doktore-tesi honen helburu nagusia morfinak eragin ditzakeen aldaketa epigenetiko nagusiak identifikatu, eta horiek zelulen edota organismo bizidun konplexuen fisiologian eragin ditzakeen aldaketak aztertzea izan da. Aldaketa fisiologiko horiek eragiten dituzten mekanismo epigenetiko ezberdinak badaude ere, kasu honetan DNAren metilazioan zentratu gara, eta Bigarren Belaunaldiko Sekuentziazio teknikak erabili ditugu metiloma aztertzeko helburuarekin. Ikerketa lan honek, besteak beste, memoria epigenetikoaren atzean dauden mekanismoak aztertzeko aukera eskaini digu. Morfinak asaldurak sortzen ditu birprogramazio epigenetikoan funtsezko prozesua den X kromosomaren inaktibazioan, eta gainera, asaldura horiek mantentzeko eta heredatzeko potentzialtasuna dutenez, morfinak eragindako zelularteko memoriaren azpian dauden mekanismo epigenetikoak ikertu ditugu. Horrez gain, birprogramazioaren helburu nagusia den eta zelula amen bereizgarria den pluripotentzia indartua geratzen dela frogatu dugu morfinaren presentzian, horretarako ezinbestekoak diren zenbait prozesu molekular bultzatuz; transkripzio faktore garrantzitsuen adierazpena doiketa, genomaren estatus epigenetikoa murrizketa, eta X kromosoma egoera aktiboaren mantenua. Horrek, morfinaren erabilpenak zelulen fisiologian izan ditzakeen ondorioetan are gehiago sakontzeko aukera eskaini digu, aurrerapauso interesgarriak gauzatuz enbrioiaren garapen-prozesuaren ezagutzan.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.subjectanimal geneticses_ES
dc.subjectcell culturees_ES
dc.subjectembryologyes_ES
dc.subjectgenética animales_ES
dc.subjectcultivo celulares_ES
dc.subjectembriologíaes_ES
dc.titleMorfinak DNA-ren metilazioan duen eragin epigenetikoaren azterketa, bigarren belaunaldiko sekuentziazio teknikak erabilizes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/doctoralThesises_ES
dc.rights.holder(c)2022 MANU ARAOLAZA LASA
dc.identifier.studentID577683es_ES
dc.identifier.projectID18851es_ES
dc.departamentoesFisiologíaes_ES
dc.departamentoeuFisiologiaes_ES


Ficheros en el ítem

Thumbnail

Este ítem aparece en la(s) siguiente(s) colección(ones)

Mostrar el registro sencillo del ítem