Poliuretanoen lorpena isozianatoak erabili gabe transuretanizazio erreakzioa erabiliz
View/ Open
Date
2022-10-18Author
Recalde Iraizoz, Joanes
Metadata
Show full item recordAbstract
Poliuretanoak gaur egun edonon aurki ditzazkegun materialak dira beraien erabilera ugariengatik. Lehenengoz aurkitu zirenetik isozianatoen eta alkoholen arteko erreakzioaren bidez sintetizatu dira isozianatoaren erreaktibitate altua dela eta. Gaur egun, isozianatoaren erabilera murrizteko ahaleginak egiten ari dira honen toxikotasuna dela eta. Isozianatorik gabe sintetizatzen diren poliuretano familia berri bat sortu da NIPU-ak deiturikoak (Non Isocyanate Polyurethanes).
NIPU-ak ekoizteko bideak ordea ez dira isozianatoarekin ekoiztutako poliuretanoak sortzeko bideak bezain sinpleak eta azkarrak. Isozianatoaren erreaktibitatearekin lehiatzen duten erreaktiboak aurkitzea oso zaila da. Hala ere, NIPU-en kimika geroz eta indartsuagoa den ikerkuntza eremua da. Proiektu honetan NIPU-ak ekoizteko sintesibide berri bat proposatu da transuretanizazio erreakzio baten bitartez. Dikarbonato eta diamina baten arteko erreakziotik bi karbamato talde dituen monomeroaren sintesia burutu da eta ondoren monomero hau poliol ezberdinekin erreakzionaarazi da poliuretano segmentatuak lortzeko.
Lan honetan ikusiko da proposaturiko mekanismoa pisu molekular altuko NIPU-ak lortzeko metodo apropos bat izan daitekeela eta íkertzeko bide ezberdin askoren aukerak ireki direla.