Testamentua egitean hirugarrenek doloz erangindako borondate-akatsa
Laburpena
[EU] Lan hau ondoko moduan egituratuko da: lehenik, dolozko akatsa
zer den eta nola eragin daitekeen azalduko da, praktikan borondatean hirugarren batek
dolozko akatsa eragin duela frogatzeak ekar ditzakeen zailtasunak aztertzearekin batera.
Ondoren, dolozko akatsa oro har bereziki zaurgarriak diren pertsonengan eragin ohi denez,
hauek testamentu bidez beren borondatea adierazteko ezarritako eskakizunen azalpena
egingo da, honen inguruan ekainaren 2ko 8/2021 Legeak ekarritako aldaketak eta hauen
egokitasuna aztertzearekin batera. Azkenik, testamentua egiteko orduan hirugarrenek
eragindako dolozko borondate-akatsen efektuak aztertuko dira bi eremu ezberdinetan:
batetik, borondate-akatsak eragindako testamentuaren baliozkotasun ezean eta, bestetik,
dolozko borondate-akatsa eragin duen hirugarren pertsonaren erantzukizunean.