Emakume immigrante langileak. Zaintza eta etxeko lanak.
Fecha
2022-12-14Autor
Hernani Alonso, Olatz
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Gaur eguneko errealitatea ahalik eta doien ikasteko, immigrazio kontzeptuaren definizioa eta fenomenoaren historia orokorra aztertu ditugu. Ondoren, generoa fenomenoa ikertzeko elementu erabakigarria dela mahaigaineratu da; gizonezkoen eta emakumezkoen esperientziak, jatorri- eta harrera-estatuetan, ezberdinak direlako. Horrela, gizartean hedatuta dagoen emakume migratzaileen estereotipoa apurtzeko, Espainiako lan-merkatuan dabiltzanen profil nagusia deskribatu eta zaintza- eta etxeko-lanen sektorean daudenenarekin bat egiten dutela behatu da: Hego Amerikatik datozen, hezkuntza maila-altua duten emakume gazteak dira, hain zuzen. Hala ere, globalizazioa dela-eta, estatuko egitura-sozial eta ekonomikoaren aldaketak sortutako beharrei erantzuten diete eta lan-segregazioaren eta gainkualifikazioaren biktimak direla ondorioztatu dugu. Gainera, sektorearen izaera pribatuagatik eta Legeen segurtasun-juridiko faltagatik, oinarrizko eskubideak urratzen dituzten lan-baldintzak dituztela agerian utzi dira. Hori dela-eta, sektorearen erregularizazioa eta harekiko sentsibilizazioa indartzearen beharra aldarrikatu dugu. Azken finean, lan honetan generoak, naziokotasunak eta lanaren elementuen arteko konbinazioak estatuan sortzen dituen ondorioak aztertu dira, sistemaren hutsuneak eta honen eguneratzeko beharra agerian uzteko.