Elikagai ekologikoen salmentaren inguruko analisia: Bilboko kasua
Resumen
[EU] Duela hainbat urtetik eta hainbat ikerketen arabera, ikusi izan da nola ingurumenaren egoera txarrera doan, eta gaur egun, klima-aldaketa arazorik garrantzitsuena dela esan daiteke. Poluzioa ez egotea eta iraunkortasuna egotea ezinbestekoa da gure planeta osasuntsua egoteko eta klima-aldaketaren larrialdia gelditzeko, horretarako garapen iraunkorraren alde egin behar da, esaterako, produktu ekologikoak sustatzen eta erosten. Produktu ekologikoak gero eta nabariagoak dira gure bizitzetan, ikusi egin delako gure
osasunerako onuragarriak direla. Baina, produktu ekologikoek zein nolako abantailak sortzen dituzten gure osasunean eta gizartean ulertzeaz gain, ezinbestekoa da jakitea ea produktu ekologikoen salmenta etorkizunerako egingarria izango den ala ez. Horregatik, ildo hori abiapuntutzat hartuta, ikerlan honen helburu orokorra Bilboko elikagai ekologikoen salmenta aztertzea izango da.