Gazte euskaldunen pertzepzioa eta harremana elikadurarekiko
Ikusi/ Ireki
Data
2022-12-20Egilea
López López de Araya, Iratxe
Laburpena
[EU] Ikerketa honen helburu nagusia Euskadiko gazteen elikadura-ohiturak, elikadurari buruzko jarrerak eta iritziak aztertzea da, horiek faktore sozialekin edo gizarte baldintzatzaileekin duten harremanenean arreta berezia jarriz. Gaur egun, gazteek elikadura eta bizimodu-eredu zehatz batzuekin lotzen dira. Esaterako, otorduetan irregulartasuna, zabor janariaren eta edari-alkoholdunen kontsumoa nagusitzen da, eta gizarte garaikideak ezarritako gorputz-estetika zehatz baten eraginez, gorputzarekiko gehiegizko kezka nabarmentzen da. Ikerlan honetan, elikadura-ohitura, jarrera eta iritzi horiek aztertzeko metodologia mistoa jarraitu da eta ikerketa genero-ikuspegitik egin da.