Harrera eta erresistentzia praktikak migrazio prozesuetan. Gizarte eragile ezberdinen alderaketa kualitatiboa.
Laburpena
[EU] Gaur egungo gizarteen erronka da migrazioa, baita kezka iturri nagusienetariko bat ere; izan ere, milaka pertsonek haien etxea uztera behartuta daude hamaika faktoreren ondorioz; hala nola, gerrak, krisi klimatikoa, ekonomiko edota politikoa, genero edota LGTBI problematika. Kezka iturri hau Ukrainako krisiak areagotu du. Hala ere, ikusi
dugun bezala, krisi honek harrera moduetan eragina izan du, aldaketak ekarriz; izan ere, besoak zabalik artatu dituzte instituzioek eta gizarteak. Hegoalde globaletik datozenek bidea hasi orduko bizitza arriskuan jartzen dute migrazio politiken ondorioz. Beraz, krisialdi humanitario baten aurrean gaudela ezinbestekoa da azpimarratzea.