dc.description.abstract | Artikulu honetan Nafarroa Garaiko hizkera batzuetan agertzen diren dakit ‘zait’, zekion ‘zitzaion’ gisako indikatiboko nor-nori saileko adizkiak aztertzen dira ikuspuntu diakroniko eta kronologiko batetik. Mendez mende, adizki horien agerraldiak eta lekukotasunak aztertzen dira, xvi. mendeko testu zaharrenetatik abiatu eta xx. mende bitarteko testigantzetara bitartean. Orain arte ezer gutxi ikertu da gaiaz eta, oro har, aoristoarekin lotutako arkaismotzat hartu izan da. Halere, saio honetan hipotesi horren puntu ahulak aurkezten dira; besteak beste, orainaldian ere agertzea edo nor 3. pertsona denean bakarrik erabiltzea. Horren ordez, beraz, bestelako proposamen bat aurkeztu eta Nafarroako erdiguneko hizkera batzuek egindako berrikuntza bat dela defendatzen da. Bidenabar, ezaugarri dialektalen azterketa xeheek dialektologia diakronikoan egin dezaketen ekarpena ere aldarrikatu nahi da.; In this paper, a special kind of bivalent intransitive (ABS/DAT) conjugation, charac- terized by a marker -ki-, as in dakit (Standard zait) or zekion (Standard zitzaion) is analysed diachron- ically and chronologically. These forms of ABS/DAT auxiliary appear in some variants of High-Nav- arrese. This characteristic was thought to be an archaism, a continuation of an old aoristic periphrasis, but the paper presents new evidence leading to reject this hypothesis and to offer a new one, accord- ing to which this characteristic is an innovation based on intransitive conjugation | |